New York Ska-Jazz Ensemble
New York Ska-Jazz Ensemble | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | New York |
Informazio gehigarria | |
New York Ska-Jazz Ensemble (NYSJE akronimoarekin laburtua) 1994an sortutako New Yorkeko ( Estatu Batuak ) ska-jazz taldea da, 90eko hamarkadatik Jamaikako musika tradizionalaren berpizkundean eragin handiena izan dutenetako bat.[1]
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea herrialde desberdinetako musikariek osatzen dute, talde desberdinetan elkar ezagutu dutenak, hala nola The Toasters, Skatalites edo Scofflaws. Izan ere, NYSJE The Toasters taldearen albo-proiektu bezala abiatu zen; Fred Reiter frontmana talde honetako saxofoi jolea izan zen garai batez, eta Rick Faulknerrekin batera talde berri hau sortzeko ideia garatu zuten.[2]
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere berezitasuna jazz estandarren inguruko ska interpretazioak egitea da; dancehall, reggae, rocksteady eta jazz estiloak nahasten dituzte, inprobisazioari leku handia emanez. Beraien zuzenekoen "indarra eta rock'n'roll jarrera" azpimarratu izan dira.
Kontzertuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea Europan, Ipar Amerikan eta Hego Amerikan kontzertuak ematen aritzen da. Euskal Herrian ere hainbat aldiz izan dira, hala nola Idauze-Mendiko EHZ festibalean 2004an eta 2009an,[3] Donostiako Daba Daba aretoan 2019an.[4]
Musikariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Freddie Reiter "RockSteady" ( saxofoia, flauta, ahotsa )
- Ric Becker ( tronboia, ahotsa)
- Yao Dinizulu ( bateria )
- Alberto Tarin ( gitarra )
- Earl Appleton ( teklatua )
- Wayne Batchelor (baxua)
2008
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Freddie Reiter "RockSteady" ( saxofoia, flauta, ahotsa )
- Mark Paquin ( tronboia, ahotsa)
- Yao Dinizulu ( bateria )
- Alberto Tarin ( gitarra )
- Earl Appleton ( teklatua )
- Wayne Batchelor (baxua)
Musikari osagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mitch Margold (teklatua)
- Cary Brown (teklatua)
- Gregg Leventhal ( baxua )
- Lee Archibald (gitarra, baxua, ahotsa)
- Chris Weigers (baxua)
Kide ohiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Johnnathan McCain (bateria, ahotsa)
- Devon James (gitarra)
- Victor Rice (baxua)
- Rick Faulkner (tronboia)
- Andy Stack (gitarra)
- Pete Truffa (teklatua)
- Sheldon Gregg (baxua)
- GiGi Degaspari (tronboia)
- Don Mikkelsen (tronboia)
- Dave Hahn (gitarra)
- Mojo (teklatua)
- Dan Jeselson "Big Dan" (baxua)
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1995: New York Ska-Jazz Ensemble - Studio (Moon Ska)
- 1997: Low Blow - Studio (Moon Ska)
- 1998: Get This - Studio (Moon Ska)
- 2001: Live in Europe - Zuzenekoa (Tropikoa / Converge)
- 2003: Minor Moods - Studio (Brixton / Cargo Records)
- 2005: Skaleidoscope - Studio (Brixton / Cargo Records)
- 2005: Collection 1995-2004 (Megalith)
- 2008: Step Forward - Studio (Brixton / Cargo Records)
- 2008: Live in Paris - Zuzenekoa (2009 Ska-Jazz Productions)
- 2011: Double Edge
- 2019 : Break Thru
Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1996: Blow Wind Blow / Jive Samba (Moon Ska)
- 2000: Properly ( Grover Records )
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) festivaleros.es - Festivaleros. (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).
- ↑ «Interview to Freddy Reiter from New York Ska-Jazz Ensemble» www.skabadip.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).
- ↑ «OCIO Y TIEMPO LIBRE - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-08-16). «New York Ska-Jazz Ensemble» naiz: AGENDA (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).