Idauze-Mendi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Idauze-Mendi
 Zuberoa, Euskal Herria
Idaux-Mendy (Pyr-Atl, Fr) école.JPG
Idauze-Mendiko herriko etxea eta eskola.
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Barrutia Oloroe-Donamaria
Kantonamendua Euskal Mendialdea
Izen ofiziala Idaux-Mendy
Alkatea Roger Erramuzpe
(2008-2014)
Posta kodea 64130
INSEE kodea 64268
Herritarra idauztar-mendiar
Kokapena
Koordenatuak 43° 10′ 30″ N, 0° 54′ 58″ W / 43.175°N,0.91611111111111°W / 43.175; -0.91611111111111Koordenatuak: 43° 10′ 30″ N, 0° 54′ 58″ W / 43.175°N,0.91611111111111°W / 43.175; -0.91611111111111
Idauze-Mendi hemen kokatua: Zuberoa
Idauze-Mendi
Idauze-Mendi
Idauze-Mendi (Zuberoa)
Azalera 9,67 km2
Garaiera 152 – 331 metro
Demografia
Biztanleria 259 biztanle (2013)
Dentsitatea 26,78 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 16,49
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 33,56
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 74 (2011)
Genero desoreka[1] % 0,16 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 5,21 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 57,41 (2010)
Euskararen erabilera

%

25,05 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1842. urtea


Idauze-Mendi Zuberoako udalerria da, Arbaila eskualdean kokaturik dagoena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanle-guneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhaitzandi ibaia udalerritik igarotzen da, bertara isurtzen diren Arangorena (12,5 km) eta Uhalteberri errekekin batera.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idauze eta Mendi herriak 1842. urteko ekainaren 27an batu ziren udalerri bakarra osatzeko.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza den arren, berriki itsas produktuekin lan egiten duen enpresa bat kokatu da bertan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen erdialdean, bi herriek bat egin ondoren, ia 500 biztanle izatera iritsi zen udalerria. Hala ere, populazioak beheranzko joera etengabea izan zuen bi mendez, eta 1982an 227 biztanle soilik zituen. Ondoren pixka bat igo zen populazioa, baina 250 pertsonen bueltan geratu zen.

Idauze-Mendiko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria Zuzenean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdia 2004tik 2008ra bitartean Mendi herrian egin zen urtero.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea Agintaldia Alderdia
Jean Pochelu 1983-1989
François Dascon 1989-1995
François Dascon 1995-2001
François Dascon 2001-2008
Roger Erramuzpe 2008-2014

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Burdin Aroko kokaleku protohistoriko baten aztarnak daude udalerriko lurretan, Ameztegian. Monumentu izendaturik daude 1982. urtetik aurrera.[2]
  • Zenbait errota zahar ere badaude herrian: Xamalbide, Xoro eta Etxatz esaterako.
  • Idauzeko eliza XVIII. mendekoa da eta, Mendikoak moduan, estilo zuberotarreko kanpandorre trinitarioa du.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Idauze-Mendi Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa