Nhil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nhil
NHIL2019.jpg
Nhil taldeko partaideak
Datuak
JatorriaAretxabaleta (Gipuzkoa)
Musika motapop, funk
Urteak2017-
Taldekideak
Sara Alonso (abeslari eta piano-jotzailea)
Beñat Arrieta (gitarra-jotzailea)
Asel Errasti (bateria-jotzailea)
Xabi Zuazabeitia (baxu-jotzailea)
Lia Garai (saxofoi-jotzailea)
Aitor Ruiz de Austri (tronboi-jotzailea)
Musikasten: nhil

Nhil Debagoiena eskualdeko (Gipuzkoa) pop-funk musika-taldea da[1]. Aretxabaletan (Gipuzkoa) sortu zen 2017 amaieran[2], eta 2020an kaleratu zuten lehen diskoa: Aztarnak. Urte horretan bertan Gasteizko Txosnetako Banda Lehiaketa irabazi zuten[2].

Taldea Aramaioko (Araba), Eskoriatzako (Gipuzkoa), Arrasateko (Gipuzkoa) eta Aretxabaletako (Gipuzkoa) sei musikarik osatzen dute[2]: Sara Alonso abeslari eta piano-jotzaileak, Beñat Arrieta gitarra-jotzaileak, Asel Errasti bateria-jotzaileak, Xabi Zuazabeitia baxu-jotzaileak, Lia Garai saxofoi-jotzaileak eta Aitor Ruiz de Austri tronboi-jotzaileak[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an, pop-funk estiloko doinuak lantzeko asmoz elkartu ziren Beñat Arrieta gitarra-jotzailea eta Asel Errasti bateria-jotzailea[1]. Sara Alonso abeslari eta piano-jotzailea eta Xabi Zuazabeitia baxu-jotzailea batu zituzten proiektura, eta zenbait abesti konposatu zituzten elkarrekin[1]. 2019 amaieran Lia Garai saxofoi-jotzailea eta Aitor Ruiz de Austri tronboi-jotzailea batu ziren taldera[1].

Aztarnak diskoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an lehen diskoa kaleratu zuen Nhil taldeak: Aztarnak. Eskoriatzako Zaldibar antzokian aurkeztu zuten, 2020ko martxoaren 6an[1]. Diskoak pop, funk eta rock estiloak biltzen ditu[1]. Aretxabaletako Necrosound estudioan grabatu zuten Asel Errasti taldekidearen eskutik, eta Estanis Elorza (Doctor Master) arduratu zen masterizazioaz[3].

Zazpi kantuk osatzen dute diskoa; sei abesti propiok eta Berri Txarrak taldearen Maravillas abestiaren (Payola, 2009) bertsio batek. Diskoa elebiduna da: euskarazko zein ingelesezko kantuak biltzen ditu.

2020an, Gasteizko Txosnek antolatutako Banda Lehiaketaren bigarren edizioan hartu zuten parte[4]. Lehiaketako azken fasean Iruñerriko Baizera! taldearekin, Bermeoko Etxekalte taldearekin eta Gasteizko Red iron squad taldearekin lehiatu ziren, eta irabazi egin zuten[4].

Bizi bagina bezala diskoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko ekainean bigarren diskoa plazaratu zuen taldeak, Bizi bagina bezala izena duena[5]. Disko berri honen proiektua 2020 inguruan hasi zen garatzen[6]. Bederatzi abestitako diskoa da, hiru euskaraz dira eta sei ingelesez. Mikel Etxaburu, Lide Hernando eta Joseba Aparicio musikarien kolaborazioak izan zituen taldeak[7].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aztarnak (2020, autoekoizpena)[3]
  • Bizi bagina bezala (2022, autoekoizpena)[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g «Aztarna uzteko asmoz sortu den taldea da Nhil - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  2. a b c GURRUTXAGA, Iker. (2020-09-29). «'Aztarnak' lanarekin aurkeztu dute beren burua 'Nhil' taldekoek» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  3. a b «Aztarnak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Zer berri? :: "Aztarnak", Nhil taldearen lehen diskoa» leihoa.info 2020-10-04 (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  5. «Nhil taldearen 'Bizi bagina' lana, jendaurrean "arrakastaz" aurkeztuta - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  6. (Gaztelaniaz) «Bizi Bagina Bezala, Nhil taldearen azken diskoa - Onda Vasca» www.ondavasca.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  7. (Gaztelaniaz) Admin. (2022-06-07). «NHIL presenta su primer disco "BIZI BAGINA BEZALA"» LaChicuela.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  8. «Bizi bagina bezala» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]