Nibelungoaren eraztuna (opera)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nibelungoaren eraztuna (opera)
Siegfried awakens Brunhild.jpg
Jatorria
SortzaileaRichard Wagner
EgileaRichard Wagner
Sorrera-urtea1848
Estreinaldi-dataAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "["
Jatorrizko izenburuaDer Ring des Nibelungen
Jatorrizko herrialdeaGermaniar Konfederazioa
Ezaugarriak
Hizkuntzaalemana
Zatiak4 opera
Deskribapena
OinarrituaEdda
Volsunga saga
Legends about Theodoric the Great (en) Itzuli
Nibelungoen eraztuna
HitzakRichard Wagner
LibretistaRichard Wagner
Bestelako lanak
MusikagileaRichard Wagner
Argumentu nagusiaEskandinaviar mitologia

Nibelungoaren eraztuna (askotan, oker Nibelungoen eraztuna;[1] alemanez: Der Ring des Nibelungen) Richard Wagnerrek sortutako zikloa, lau opera epikoz osatua. Germaniar mitologian oinarritua da, bereziki Islandiako sagetan eta Erdi Aroko Nibelungoen kantan. Opera hauek dira: Das Rheingold (Rhingo urrea), Die Walküre (Walkiria), Siegfried (Sigfrido) eta Götterdämmerung (Jainkoen gainbehera). Musika eta libretoa Richard Wagnerrek 26 urtean zehar egindakoak dira, 1848tik 1874ra.

Opera ziklo honen berezitasuna bere luzera da, antzezpen osoa 15 ordukoa baita, gutxi gorabehera. Lehenengo opera da laburrena (2 ordu eta erdikoa), eta azkena luzeena (5 ordukoa).

Tetralogia denez, antzinako drama grekoak bezala dago antolatuta: hiru tragediako trilogia ba eta satira bat. Ziklo osoa sarrera batean (Das Rheingold), eta hiru egunetan datza (Die Walküre, Siegfried eta Götterdämmerung).

Istorioa epikoa da. Jainkoen, heroien, eta izaki mitologikoen arteko gerrak gertatzen dira Nibelungoaren eraztuna lortzearren. Drama eta intrigak hiru belaunalditan zehar gertatzen dira, amaierako kataklismora gertatu arte (Götterdämmerung).

1876an, Wagnerrek bere opera-antzokia inauguratu zuen Bayreuth herrian "Ring" zikloa osatzen duten lau zatien lehen emankizun osoarekin. Alemaniako eta Brasilgo enperadoreak, Bavariako eta Württembergeko erregeak eta gutxienez dozena bat duke handi, duke, printze erregegai eta printze izan ziren inaugurazioan, zenbait herrialdetako konpositore nabarmen batzuekin; Liszt, Txaikovski, Grieg, Gounod eta munduko bazter guztietako zenbait kazetarirekin batera.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. (Gaztelaniaz) Ross, A.. (2009). El ruido eterno. Escuchar el siglo XX a través de su música. Bartzelona: Seix Barral, 28) or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]