Edvard Grieg
Edvard Grieg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edvard Hagerup Grieg |
Jaiotza | Bergen, 1843ko ekainaren 15a |
Herrialdea | Norvegia |
Lehen hizkuntza | norvegiera |
Heriotza | Bergen, 1907ko irailaren 4a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Troldhaugen (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Ama | Gesine Hagerup |
Ezkontidea(k) | Nina Grieg (en) (1867ko ekainaren 11 - ezezaguna) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Music and Theatre Leipzig (en) Tanks Upper Secondary School (en) |
Hizkuntzak | norvegiera |
Irakaslea(k) | Carl Reinecke |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta piano-jotzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
| |
Edvard Hagerup Grieg (Bergen, Norvegia, 1843ko ekainaren 15a - 1907ko irailaren 4a) musikagilea eta musikaria izan zen. Grieg hartu ohi da Norvegiako nazio-musikaren sortzailetzat.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leipzigen egin zituen ikasketak; haien ondorioz Alemaniako musika erromantikoarekiko etsaigoa sortu zitzaion. Bestalde, R. Nordraak musikariak Norvegiako herri-doinuekiko zaletasuna sortu zion. Handik aurrera, bere aberriko gizakiengan, izadian eta folklorean bilatu zuen iturburua. Liszt eta Wagner maisutzat hartu zituen, eta H. Ibsen eta B. Bjørnsonekin lan egin zuen. Pianista eta orkestra-zuzendari izan zen, eta Europa guztian zehar interpretatu zituen bere obrak.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren lan aipagarrienetakoak dira Pieza lirikoak pianorako (1867-1901); Norvegiako dantzak; ganbera-musika (Sonatak, biolin eta biolontxelorako; Harirako kuartetoa); musika sinfonikoa (Udazkenean, obertura orkestrarako); antzerkirako musika (Ibsenen Peer Gynt, 1875; Bjørsonen Sigurd Jorsalfar), eta 125 lieder pianoz eta orkestraz lagundurik abesteko (1864-1898).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edvard Grieg |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.