Nibelungoen eraztuna (opera)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Valkiria

Nibelungoen eraztuna (alemanez: Der Ring des Nibelungen) Richard Wagnerrek sortutako zikloa, lau opera epikoz osatua, eta germaniar mitologian oinarritutakoa, bereziki, saga islandiarretan, eta Erdi Aroko Nibelungoen eraztunean. Opera hauek dira: Das Rheingold, Die Walküre, Siegfried eta Götterdämmerung. Musika eta libretoa Richard Wagnerrek 26 urtetan zehar egindakoak dira, 1848tik 1874ra.

Opera honen berezitasuna bere luzera da, antzezpen osoa 15 ordukoa da, gutxi gorabehera. Lehenengo opera da motzena (2 ordu eta erdikoa) eta luzeena azkena (5 ordukoa).

Tetralogia bat denez, antzinako drama grekoak bezala dago antolatuta: hiru tragediako trilogia ba eta satira bat. Ziklo osoa sarrera batean (Das Rheingold), eta hiru egunetan datza (Die Walküre, Siegfried eta Götterdämmerung).

Istorioa epikoa da. Jainkoen, heroien, eta izaki mitologikoen arteko gerrak gertatzen dira Nibelungoen eraztuna lortzearren. Drama eta intrigak hiru belaunalditan zehar gertatzen dira, amaierako kataklismora arte (Götterdämmerung).

1876an, Wagnerrek bere opera-antzokia inauguratu zuen "Ring" zikloa osatzen duten lau zatien lehen emankizun osoarekin. Alemaniako eta Brasilgo enperadoreak, Bavariako eta Württembergeko erregeak eta gutxienez dozena bat duke handi, duke, printze erregegai eta printze izan ziren inaugurazioan, zenbait herrialdetako konpositore nabarmen batzuekin; Liszt, Txaikovski, Grieg, Gounod eta munduko bazter guztietako zenbait kazetarirekin batera.[1]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nibelungoen eraztuna (opera) Aldatu lotura Wikidatan
  • "La edad de oro" testutik itzulia. "La edad de oro" testutik itzulia, Ross. A. (2009) El ruido eterno. Escuchar el siglo XX a través de su música liburutik. Bartzelona: Seix Barral (28. or.)}}