Nicolás García Uriburu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1=Nicolás García Uriburu
Nicolás García Uriburu

Nicolás García Uriburu (Buenos Aires, 1937ko abenduaren 24a - 2016ko ekainaren 19a) argentinar pintorea eta arkitektoa izan zen.

Haren obra artistiko guztiak lotura handia du ekologismoarekin, eta ikusgarria da aukeratzen zituen adierazpideengatik. Pintore gisa, erakusketa asko egin zituen mundu guztiko galeria eta museoetan. Sari asko irabazitakoa izan zen: Brake saria (Buenos Aires, 1965), Sari Nazionala (Buenos Aires, 1968), Le Franc saria (Paris, 1968) eta Tokioko Bi Urteko erakusketaren lehenengo saria (1975), besteak beste. Arkitekto gisa, uraren kutsadura eragozteko proiektuak egin zituen Venezian, New Yorken, Parisen eta Buenos Airesen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Gaztelaniaz) http://www.nicolasuriburu.com.ar/es/ngu.htm

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]