Nicolás Redondo Terreros

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau 1958an jaiotako politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nicolás Redondo».
Nicolás Redondo Terreros
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996ko martxoak 26 - 1997ko urriak 20 - Arantza Mendizabal
Barrutia: Bizkaia
Hautaketa: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1993ko ekainak 28 - 1996ko urtarrilak 9
Barrutia: Bizkaia
Hautaketa: 1993ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotza Portugalete1958ko ekainaren 16a (60 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Aita Nicolás Redondo Urbieta
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa PSE-EE
Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Nicolás Redondo Terreros (Portugalete, 1958ko ekainaren 16a) euskal politikaria da, PSE-EE alderdikoa. Nicolás Redondo Urbieta UGTko buruzagiaren semea da. Zuzenbidean lizentziatua da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroan Las Hurdesen eman zituen hainbat urte, aita han baitzegoen erbesteratua. Deustuko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen eta 1975ean, PSOEn sartu. Gazteria Sozialistetan hasi zen politikagintzan eta 1984ko hauteskundeetan legebiltzarkide hautatu zuten. 1989an, Bizkaiko sozialisten idazkari nagusi hautatu zuten. Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusi gisan bederatzi urte eman ondoren, 1997an Euskadiko PSE-EEko idazkari nagusi hautatu zuten alderdiaren III. Kongresuan.

Instituzioetan ere izan du kargurik: Bizkaiko Foru Aldundian Garraio diputatu izan zen, Eusko Legebiltzarreko kide II. Legealdian, Espainiako Gorteetan diputatu 1993tik 1997ra. 1998an, alderdi barruko hauteskundeak egin ondoren, lehendakarigai izendatu zuten alderdikideek. PSOEk 2000. urtean egin zuen 35. Kongresu Federalean PSOEren Batzorde Agintariaren kide eta Harreman Instituzionalen arduradun hautatu zuten eta, urte berean, PSE-EErn IV. Kongresuan PSE-EEren idazkari nagusi hautatu zuten berriro ere. 2001. urteko Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarrerako hauteskundeetan lehendakarigaia izan zen. 2002an, batetik PSE-EE bere alderdiarekin desadostasunak izanik eta, bestetik, alderdiaren barnean pisua galduta, kargu guztiak utzi egin zituen. Patxi Lópezek ordezkatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]