Nicolas Boileau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nicolas Boileau
Nicolas Boileau.PNG
3. seat 1 of the Académie française (en) Itzuli

1684ko apirilaren 24a - 1711ko martxoaren 11
Claude Bazin de Bezons (en) Itzuli - Jean d'Estrées (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaParis1636ko azaroaren 1a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaParis1711ko martxoaren 13a (74 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Germain-des-Présko abadetxea
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Collège d’Harcourt (en) Itzuli
Collège de Beauvais (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, literatura-kritikaria, abokatua eta historialaria
KidetzaFrantses Akademia
Académie des Inscriptions et Belles-Lettres

Musicbrainz: 735e9a86-7e67-4cac-8a5f-d7cff03dc34c IMSLP: Category:Boileau_Despréaux,_Nicolas Edit the value on Wikidata
Boileau signature 29933.jpg

Nicolas Boileau (Paris, 1636ko azaroaren 1a - Paris, 1711ko martxoaren 13a), Boileau-Despréaux izenaz ere ezaguna, frantsesezko idazlea izan zen. Haren ekarria erabakigarria izan zen frantses klasizismoaren ezarpenerako.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epaile baten semea zen; zuzenbide-ikasketak egin zituen, baina aita hiltzean, osoki letren arloari ekin zion. La Fontaine, Molière eta Racineren adiskide izan zen. 1866an plazaratu zuen bere lehen liburua: Satires, gustu edo estilo txarreko idazleen aurkako satira-multzoa. Munta handiagoko idazlanei ekin zien, eta Epîtres («Epistolak»), Art poétique («Arte poetikoa») eta Le Lutrin poemaren lehen kantak argitaratu zituen, 1674an. Racinerekin batera, erregearen historiografo izendatu zuten, 1677an. Gero, satirak eta epistolak argitara ematen jarraitu zuen, baita Le Lutrin-eko kantak ere. 1693an, Charles Perraulten aurkako polemika bati ekin zion, eta Réflexions sur Longin («Longini buruzko gogoetak»), Querelle des Anciens et des Modernes («Zahar eta Modernoen arteko gatazka») lanak plazaratu zituen, eta molde klasikoen alde agertu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nicolas Boileau Aldatu lotura Wikidatan