Night at the Museum: Secret of the Tomb
Night at the Museum: Secret of the Tomb (euskaraz Gaupasa Museoan: Hilobiaren Sekretua), 2014ko Shawn Levy estatubatuar zinema zuzendariaren fantasiazko komedia film bat da. Ben Stiller, Robin Williams, Owen Wilson, Dan Stevens eta Ben Kingsley aktoreek antzeztu zuten.
Filma estreinatu baino lau hilabete lehenago Robin Williams zendu zen eta iragarki kartela amaitu zenean, Mickey Rooney aktorea.
Night at the Museum (2006) eta Night at the Museum: Battle of the Smithsonian (2009) aurrekariak ditu.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1938an, Egipto. Arkeologo talde batek, Cecil Fredericks (Dick van Dyke) tartean dela, Ahkmenrah faraioaren hilobi baten indusketa egin eta taula magiko baliotsu bat topatu du.
2014an, New York hiria, Natur Historiaren Amerikar Museoa. Larry Daley (Ben Stiller) gaueko txandako segurtasun zaindaria nahiko nazkatuta dago, taula magikoa desegiten ari baita eta bere gaueko adiskide guztiak arriskuan baitaude. Ahkmenrah (Rami Malek) faraoiari gertatutakoaren berri eman zaio, baina horrek taula magikoaren sekretua bere aita Merenkahre (Ben Kingsley) faraoiak bakarrik dakiela dio eta hura Londres hiriko Britainiar Museoan dago. Hortaz, Larry eta seme Nicky (Skyler Gisondo) nerabea Londresera doaz, Britainiar Museora.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ben Stiller: Larry Daley / Laaa
- Robin Williams (†): Theodore Roosevelt
- Owen Wilson: Jedediah Smith
- Steve Coogan: Octavio
- Dan Stevens: Sir Lantzelot
- Rebel Wilson: Tilly
- Ricky Gervais: McPhee doktorea
- Skyler Gisondo: Nicky Daley
- Ben Kingsley: Merenkahre faraoia
- Rami Malek: Ahkmenrah faraoia
- Patrick Gallagher: Atila hunoa
- Mizuo Peck: Sacagawea
- Dick van Dyke: Cecil Fredericks
- Bill Cobbs: Reginald
- Mickey Rooney (†): Gus
- Alice Eve: bere burua antzeztuz
- Hugh Jackman: bere burua antzeztuz
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2014ko filmak
- Shawn Levyk zuzendutako filmak
- Ben Garantek idatzitako filmak
- Ben Kingsleyk antzeztutako filmak
- Ben Stillerrek antzeztutako filmak
- Bill Cobbsek antzeztutako filmak
- Dick Van Dykek antzeztutako filmak
- Mickey Rooneyk antzeztutako filmak
- Owen Wilsonek antzeztutako filmak
- Rachael Harrisek antzeztutako filmak
- Rami Malekek antzeztutako filmak
- Rebel Wilsonek antzeztutako filmak
- Ricky Gervaisek antzeztutako filmak
- Robin Williamsek antzeztutako filmak
- Steve Cooganek antzeztutako filmak
- Alice Evek antzeztutako filmak
- Hugh Jackmanek antzeztutako filmak
- Skyler Gisondok antzeztutako filmak
- Andrea Martinek antzeztutako filmak
- Brad Garrettek antzeztutako filmak
- Matthew Harrisonek antzeztutako filmak
- Shawn Levyk ekoitzitako filmak
- Chris Columbusek ekoitzitako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Fantasiazko filmak
- Umorezko filmak
- Museoetan girotutako filmak
- 1930eko hamarkadan girotutako filmak
- 2010eko hamarkadan girotutako filmak
- Egipton girotutako filmak
- Londresen girotutako filmak
- New Yorken girotutako filmak
- Jarraipen filmak