Nikolai Txernykh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nikolai Txernykh
Bizitza
JaiotzaUsman1931ko urriaren 6a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ukraina
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku2004ko maiatzaren 25a (72 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Liudmila Txernykh
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaIrkutsk State Pedagogical College (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaFisika eta Matematika zientzietan doktorea
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Lan nabarmenakdiscoverer of asteroids (en) Itzuli

Nikolai Stepanovitx Txernykh (errusieraz: Николай Степанович Черных; 1931ko urriaren 6a - 2004ko maiatzaren 26a) sobietar eta ukrainar astronomo bat izan zen.[1]

Txernykh Voronezh Oblasteko (gaur egun Lipetsk Oblasta) Usman hirian jaio zen. Eguzki-sistemako gorputz txikien astrometria eta dinamikan espezializatu zen eta Ukrainan Krimeako Astrofisika Behatokian lan egin zuen 1963tik aurrera.

Txernykhek 74P/Smirnova-Txernykh eta 101P/Txernykh aldizkako kometak aurkitu zituen. 537 asteroide ere aurkitu zituen, horien artean 2867 Šteins eta 2207 Antenor troiar asteroidea. Txernykhek bere emazte eta lankidea zen Liudmila Txernykhekin pan egin zuen. 1979an Antonin Mrkos txekiar astronomoak aurkitu zuen 2325 Txernykh asteroidea bere omenez izendatua izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]