Niobe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Niobe
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Formakharria
Familia
AitaTantalo
AmaTaigete, Dione eta Euryanassa (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Anfion
Seme-alabakAmphion (en) Itzuli, Meliboea (en) Itzuli, Sipylus (en) Itzuli, Amyclas (en) Itzuli, Alphenor (en) Itzuli, Damasichthon (en) Itzuli, Ismenus (en) Itzuli, Tantalus (en) Itzuli, Phaedimus (en) Itzuli, Ilioneus (en) Itzuli, Neaera (en) Itzuli, Amaleus (en) Itzuli, Archenor (en) Itzuli, Archemorus (en) Itzuli, Astycrateia (en) Itzuli, Astynome (en) Itzuli, Astyoche (en) Itzuli, Chias (en) Itzuli, Cleodoxa (en) Itzuli, Klytia (en) Itzuli, Etodaea (en) Itzuli, Eupinytus (en) Itzuli, Phthia (en) Itzuli, Pelopeia (en) Itzuli eta Argeus (en) Itzuli
Anai-arrebakPelope

Greziar mitologian, Niobe[1] (antzinako grezieraz: Νιόβη, Nióbe), Tantaloren alaba bat eta Tebasko errege zen Anfionen emaztea zen. Bere amaren izena, aldatu egiten da egile ezberdinen arabera, Taigete, Dione, Eurianasa, Euritemista Klitia eta Laodize izan daitezkeelarik.

Anfionekin seme-alaba ugari izan zituen, egileen arabera aldatu egiten direnak, eta euretaz oso harro zeudelarik. Niobe, izandako seme-alabez harrotzen zen, Letoz trufa eginez, azken honek bi seme-alaba bakarrik izan zituelako, Apolo eta Artemisa. Iseka hauek hain heldu ziren urrun, Leto ohoratzearen kontra azaldu zela, bera, aldareetara igotzeko duinagoa zela esanez. Mendeku bezala, Apolok, Nioberen seme guztiak hil zituen, eta Artemisak beste hainbeste egin zuen alabekin, Anfion edo Amiklas (Letori otoitz faboragarri bat egin ziona) eta Melibea izan ezik, honek, bere neba-ahizpak hiltzen ikusi zituenean, halako zurbiltasuna hartu zuen, ezen, ordutik aurrera, Kloris deitua izan zela.

Zoritxarreko ama bere seme-alaben gorpuen ondora joan zenean, halako mina sentitu zuen, ezen, malko putzu batean desegina, mugitu ezinik geratu, eta, azkenik, harri bihurtu zela, Zeusi erregutu zion bezala. Zurrunbilo batek Lidiako Sipilo mendira eraman zuen, non malkoak, emakume formako haitzurdin plaka batetik nola isurtzen ziren ikus zitekeen. Beste bertsio batek, Lidiara bere gogoz joan zela dio, eta bere malkoek Akeloo ibaia sortu zutela.

Anfionek, bere seme-alaben hilketa mendekatu nahi izan zuen, eta Delfoseko Apoloren santutegira joan zen, bertako apaizak hiltzeko, baina jainkoak berak hil zuen Anfion, eta, gainera, hau, ekintza honegatik, Tartaroan zigortua izan zen.

Parteniok, beste bertsio bat kontatzen du. Bertsio honen arabera, Niobe, Asaonen alaba eta Filotoren emaztea zela dio. Letori iseka egiteagatik mendeku bezala, Apolo eta Artemisak, Filoto, ehizaldi batean txiki-txiki egina izatea eragin zuten, eta Asaon bere alaba propioaz maitemintzea. Honek, haren nahiei uko eginez, Asaonek, Nioberen seme-alabei su eman zien, baita bere buruari ere, eta Niobek bere buruaz beste egin zuen, bere burua amildegi batetik botata.

Nioberen zoritxarreko seme-alaben gorpuak, aire librean egon ziren bederatzi egunez, Zeus Letoren alde jarri baitzen, eta Tebaseko biztanleak harri bihurtu baitzituen. Hamargarren egunean, jainkoek eurek lurperatu zituzten, honela, arau erlijiosoa betez.

Seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egileak, ez dira ados jartzen Niobek izandako seme-alaba kopuruari buruz. Honela, Homerok hamabi ematen dizkio, Hesiodok hogei, Herodotok bost, Apolodorok hamasei, eta Euripidesek hamalau, azken hau bertsiorik onartuena delarik. Apolodororen bertsioaren arabera, Nioberesn seme-alabak hauek izango lirateke:

Semeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sipilo
  2. Eupinito
  3. Fedimo
  4. Ismeno
  5. Tantalo
  6. Damasikton
  7. Agenor
  8. Minto, Amiklas edo Anfion, bizirik geratu zen mutil bakarra.

Alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Etodea edo Neera
  2. Kleodoxa
  3. Astioke
  4. Ftia
  5. Pelopia
  6. Astikratia
  7. Ogigia
  8. Melibea edo Kloris bizirik geratu zen alaba bakarra.

Niobe artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugariak izan dira pertsonaia honen irudikapenak artean denboran zehar.

Bereziki ezaguna izan zen Niobe eta bere seme-alabak izeneko eskultura multzoa, Erromako Apolo Sosianoren tenpluko frontoia apaintzen zuena. 1583an aurkitua izan zen, eta, ondoren, Florentziara eramana, non Tribuna deritzon gela apaintzen zuen, balio handirik eman ez zitzaion arren, Winckelmannek bere Artearen Historia ospetsuan deskribatu zuen arte. Hamahiru estatua independentez osatuta dago (Niobe bere alaba bat eusten eta gainontzeko umeak euren haurtzainarekin), egile ezberdinak izan ditzaketenak, antzinakoenak, Eskopas edo Praxitelesenak ote diren eztabaidatzen delarik.

Beste Niobe batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]