Edukira joan

Niueko bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bandera ratioa: 7:4

Niueko bandera Niue estatu burujabeko bandera da. 1975ean onartu zen. Union Flag edo Erresuma Batuko bandera du, goiko ezkerraldeko bazterrean; Union Flagaren erdialdean, izar bat; eta izar horren inguruan, beste lau izar, diamante bat sortuz.

Bandera hau oso bitxia da, Erresuma Batuko banderaren diseinuan inspiratutakoen artean arraroa baita oinarri horia izatea, bai eta britainiar bandera horri elementuak (izar horiek) gehitzea ere.

1996an Niuek Aucklanden duen kontsulatuak banderako elementu bakoitzaren esanahia azaldu zuen:[1].

  • Urre-horiak uharteko eguzki distiratsua eta «Niueren eta Zeelanda Berriaren arteko berotasun eta adiskidetasuna» adierazten ditu.
  • Union Flag delakoak Niue 1900eko urriaren 19an eratu zen britainiar protektoratu bat izan zela dakar gogora.
  • Lau izar txikiek Hegoaldeko Gurutzea eta Zeelanda Berria ordezkatzen dituzte, 1901ean Niue estatu horretako administrazioaren menpean geratu zelako. Bien arteko oraingo harreman estua ere adierazten du.
  • Biribil urdinaren barruan dagoen izar handiak, azkenik, itsaso urdinaren erdian bakar-bakarrik dagoen Niueren autogobernua adierazten du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Stuart Park Flags of the World webgunean 1996ko ekainaren 28an.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]