Edukira joan

Nixelpixel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nixelpixel

Bizitza
JaiotzaProtvino (en) Itzuli1993ko urriaren 20a (30 urte)
Herrialdea Errusia
BizilekuaMosku
Lehen hizkuntzaerrusiera
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, Interneteko ekintzailea eta video bloggerra

nixelpixel.com
Facebook: nixelpixel Twitter: nixelpixel Instagram: nixelpixel Telegram: nixelpixel_news VK: nixelpixel_public Youtube: UC2GQig8tlmGFq2Wp2tj_Jbw Patreon: nixelpixel Souncloud: nixelpixel Edit the value on Wikidata

Veranika (Nika) Sergeievna Vodvud[1][2], nixelpixel ezizenez ezagunagoa, (errusieraz: Вераника (Ника) Сергеевна Водвуд; Protvino, 1993ko urriaren 20a) errusiar feminista intersekzionala eta youtuberra da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Veranika Vodvud 1993ko urriaren 20an jaio zen Moskuko oblasteko Protvino hirian. Haren gurasoak diseinu-ingeniariak dira, Mars, Incorporated enpresako langileak. 1999an negozio-bidaia egin zuten Erresuma Batura, eta Veranika ere han bizi izan zen bi urtez. Errusiara itzulita, Stupino hiriko eskola batean ikasi zuen[3], eta 2011tik 2015era Ekonomia Goi Eskolako soziologia fakultatean[4].

Publizitate-agentzia batean lan egin zuen sormen-zuzendariaren laguntzaile gisa, baina 2017ko udan lan hori utzi zuen, bere esanetan, lankideen intolerantziagatik. 2011tik ilustrazioak egiten ditu. Urte berean kanal bat sortu zuen YouTuben[3].

2021eko maiatzean ezkondu zen[5]. Urte bereko abuztuan, senarrari jarraituz Vienara joango zela iragarri zuen Europako Erdialdeko Unibertsitatean masterrean sartu baitzen[6].

2023ko martxoaren 10ean, Errusiako Justizia Ministerioak atzerriko agenteen zerrendan sartu zuen[7].

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an hasi zen feminismoan interesatzen Zhenia Belykhen (Anastasia Davydova-Lewis) bloga ezagutu ostean[3][8]. 2016ko neguan, bideo sorta bat kaleratu zuen YouTubeko kanalaren bidez, eta bertan feminismoaren oinarriei buruz hitz egin zuen. Bost bideoetako bakoitzak bostehun mila ikustaldi inguru jaso zituen[3].

2016an eta 2017an bideorik arrakastatsuenak kaleratu zituen. Abusuari buruzko bideoak milioi bat ikustaldi bildu zituen, kopa menstrualei buruzkoa 2 milioi, eta emakumezkoen masturbazioari buruzkoa 4 milioi[3]. Gainera, garai hartan Piosia txakurrari buruzko komiki bilduma argitaratu zuen eta Tatiana Nikonovaren liburua ilustratu zuen[9]. Ikustaldiak hazten ari zirela, iruzkin iraingarriak agertzen hasi ziren kanalean, eta laster Vodvud Dvatx foruan eta The Question webgunean antolatutako ziberjazarpenaren biktima bihurtu zen[3][10].

2017ko udan, Vodvuden aitari garuneko tumore bat diagnostikatu zioten, eta handik gutxira hil zen. 2018ko udazkenean, Vodvudek esan zuen burn-out sindromea zuela, eta bideoak kaleratzea murriztu zuen. 2019an, feminismoari buruzko hainbat bideo kaleratu zituen. Irailaren 5ean iragarri zuen aktibismoa utziko zuela[3], baina geroago iritziz aldatu zen. 2020ko udaberrian New Yorkera gonbidatu zuten Nazio Batuen Erakundeko Emakumeen Eskubideen Batzordearen 64. saioan hitz egiteko[11]. Hala ere, COVID-19 pandemia zela eta, programa murriztu egin zen, eta Vodvudek ezin izan zuen parte hartu[12].

Meduza webguneak artikulu handi bat eskaini zion eta Errusiako feminista ospetsuena deitu zion[3]. Forbes aldizkariaren arabera, Nika Vodvud Errusiako ziberaktibistarik ospetsuena da[13].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  2. (Errusieraz) Васильев, Алексей. «Кто такая Ника nixelpixel Водвуд и чем она известна?» Взгляд 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  3. a b c d e f g h (Errusieraz) Абросимова, Нина. «Nixel Pixel — самая известная феминистка России» Meduza 2019-09-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-09-20) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  4. (Errusieraz) Водвуд, Вераника. «Взаимоотношения заказчиков и производителей на рынке веб-сайтов» Высшая школа экономики jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-10-18) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  5. (Errusieraz) «Феминистка Nixel Pixel вышла замуж. Подписчики считают, что она предала идеи феминизма» Galmour 2021-05-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-10-07) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  6. (Errusieraz) Дмитриева, Анна. «Феминистка Ника Водвуд (nixelpixel) объяснила на видео, что уезжает из России в Австрию» Medialeaks 2021-08-12 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-10-07) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  7. (Errusieraz) «Мюнюст признал иноагентами Гуриева, Гершензона и Всемирный фонд природы» РБК 2023-03-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-03-10) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  8. (Ingelesez) Нилов, Степан. «Ника Водвуд — о «Хлебозаводе» и феминизме» The Village 2018-04-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-10-18) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  9. (Errusieraz) «На кого подписаться: Видеоблог nixelpixel о феминизме и не только» Wonderzine 2017-08-22 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-10-18) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  10. (Errusieraz) «Ника Водвуд обвинила The Question в травле» Wonderzine 2018-10-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-09-01) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  11. (Errusieraz) Луганская, Анна. «Люди не верят своим глазам: nixelpixel выступит в ООН. Ну а феминисток в этом приглашении задело другое» Medialeaks 2020-03-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-06-16) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  12. (Errusieraz) «В ООН ограничили работу сессии Комиссии по положению женщин из-за коронавируса» РБК-Украина 2020-03-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-04-21) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
  13. (Errusieraz) «Ника Водвуд» Forbes jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-06-03) (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]