Not Without My Daughter
Not Without My Daughter | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1991 |
Izenburua | Not Without My Daughter |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, liburu batean oinarritutako filma eta Film biografikoa |
Iraupena | 117 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Not Without My Daughter (en) |
Grabazio lekua(k) | Atlanta |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Brian Gilbert (en) |
Gidoigilea(k) | David W. Rintels (en) |
Antzezlea(k) | |
Sally Field Alfred Molina Roshan Seth (en) Georges Corraface (en) Sasson Gabai (en) Sarah Badel Ed Grady (en) Ahuva Keren (en) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Edizioa | Terry Rawlings (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerrald Goldsmith |
Argazki-zuzendaria | Peter Hannan (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Michigan, Teheran eta Turkia |
Historia | |
Nominazioak | |
Not Without my Daughter (Ez gure alabarik gabe) film estatubatuar bat da. 1991. urtean lehen aldiz aurkeztu egin zen. Istorioa Estatu Batuetan eta Iranen gauzatzen da. Betty Mahmoody, filmeko protagonista, eta bere lau urteko alaba, Mahtob, pertsonaien benetako istorioa da, non biak Iranen bahituta aurkitzen diren eta ihes egiten saiatuko diren. Filmaren protagonista nagusiak Sally Field eta Alfred Molina aktoreak dira. Gidoia Betty Mahmoodyk idatzitako liburuan oinarrituta dago eta liburua benetako gertakizunetan oinarrituta dago. Liburuak egilearen, Betty Mahmoodyren, esperientzi txarrak kontatzen ditu, 1984-86 urteetan Iranera joan zeneko kontakizuna.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Film hau Michiganen hasten da familia zoriontsu batekin. Familia hau Betty, bere senarra Moody eta haien alaba Mahtob osatzen dute. Egun batean, Sayyed Borzog `Moody’ Mahmoody doktorea bere emazteari esaten dio ea Iranera joan ahal ziren oporretan. Horrela, Mahtob aitaren aldeko familia ezagutzeko aukera izango zuen. Betty kezkatuta zegoen. Izan ere, ez zekien ea herrialde hori nahikoa segurua izango ote zen. Dena den, bere senarrak bakarrik bi aste egongo zirela adierazi zion eta, azkenean, Bettyk baietz esan zuen.
Teheranera, Iraneko hiriburura, ailegatzen direnean, Moodyren familia Bettyri belo bat jartzera behartzen diote eta hau estatubatuarrari oso harrigarri egiten zaio. Hori gutxi balitz, egunak pasa ahala, Bettyk bere senarraren familia xiiak zirela eta Mahtob erlijio musulmanera bihurtzea nahi zutela ohartu zen. Bi aste pasa ondoren, Moodyk hor bizitza osorako geratuko zela erabaki zuen. Bettyk, jakina, ez zuen leku horretan bizi nahi baina Iranen zegoen, eta leku horietan, emakumeak ezin du ezer egin bere senarraren baimenik gabe.
Azkenean, buruan zeuzkan ideiak Iranen ezin aurrera eraman eta Iranetik ihes egitea erabakiko du protagonistak, baina ez du bere alaba bertan utzi nahi eta alabarekin batera alde egiten saiatuko da...
Aktoreen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sally Field, Betty Mahmoody interpretatzen.
- Alfred Molina, Moody interpretatzen.
- Sheila Rosenthal, Mahtob interpretatzen.
- Roshan Seth, Houssein interpretatzen.
- Sarah Badel, Nicole interpretatzen.
- Mony Rey, Ameh Bozorg interpretatzen.
- Georges Corraface, Mohsen interpretatzen.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Golden Screen – 1991. urtean irabazi zuen.
- Young Artist – 1992. urtean irabazi zuen.
- Razzie Awards – 1992. urtean kandidatua izan zen, baina ez zuen irabazi.