Edukira joan

Novo Nordisk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Novo Nordisk
Datuak
Izen ofiziala
Novo Nordisk
Motanegozioa, enpresa, kapital irekiko enpresa eta biopharmaceutical company (en) Itzuli
Jarduera sektoreabotika-industria
HerrialdeaDanimarka
Jarduera
KidetzaC40 Cities
Eskumendekoak
Enplegatuak68.794 (2025eko abenduaren 31)
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaMike Doustdar
Egoitza nagusi
Legezko formaaktieselskab (en) Itzuli
JabeaNovo Holdings eta Novo Nordisk Foundation
Zeren jabe
Ekonomia
Aktiboak542.902.000.000 kr (2025)
Kapital berekia194.047.000.000 kr (2025)
Diru-sarrerak309.064.000.000 kr (2025)
Irabazi garbia102.434.000.000 kr (2025)
Burtsa-kapitalizazioa1.240.000.000.000 kr (2026)
Balore-burtsaNew Yorkeko burtsa eta Kopenhageko burtsa
Historia
Sorrera1923
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: novonordisk Twitter: novonordisk Instagram: novonordisk LinkedIn: novo-nordisk Youtube: UCkWQnCHTXo1BrWm4QM8BIWQ Pinterest: novonordisk Edit the value on Wikidata

Novo Nordisk A/S daniar farmazia-konpainia multinazionala da, Bagsværden bere egoitza duena. 1989an Novo Industri A/S eta Nordisk Gentofte A/S konpainien bat-egitetik sortu zen. Intsulinen eta, oro har, diabetesaren zainketen segmentuan enpresa liderretako bat da. Halaber, hemofilia (hemostasiaren kontrola), hazkunde-hormonarekin egindako tratamenduak eta hormonak ordezteko terapia-tratamenduak bezalako gaixotasunen aurkako tratamenduen segmentuetan ere jarduten du.

Danimarkako enpresarik handiena eta Europako farmazialaririk handienetakoa da. OMX Copenhagen 25 herrialdeko burtsa indize nagusiaren parte da, non bere ponderazioa edo pisua % 33,27a den. 2023ko urrian burtsan baliorik handiena zuen Europako enpresa izan zen, LVMH luxuzko konpainiaren gainetik. 410.000 milioi euroko balioa zuen, eta hori Danimarkako barne produktu gordina edo herrialdearen ekoizpen ekonomiko guztia baino gehiago zen —380.000 milioiko estimazioa 2023an—.[1]

Novo Nordisk zazpi herrialdetan ekoizten dituen nazioarteko enpresa bat da, 76 herrialdetan bulegoak edo subsidiarioak dituena. 40.300 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu mundu osoan eta 179 herrialdetan saltzen ditu bere produktuak.

Novo Nordisk European Federation of Pharmaceutical Industries and Associations (EFPIA) erakundeko eskubide osoko kidea da.[2] Fortune aldizkariaren 2010erako lan egiteko 100 konpainia onenen artean Novo Nordisk 25a izan zen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Danimarkako ekonomia gizentzen ari den sendagaia» Berria 2023-10-06 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  2. (Ingelesez) European Federation of Pharmaceutical Industries and Associations (EFPIA). The Pharmaceutical Industry in Figures - 2008 Edition. , 49 or..
  3. Money.CNN.com

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.