Nukleo anbiguo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nukleo anbiguo
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinez '
TA A14.1.04.253
FMA 54588
Terminologia anatomikoa

Nukleo anbiguoa neurona motorrez osaturiko gara nerbioen nukleo bat da, hain zuzen ere, erraietako nukleo eragile berezietariko bat.

Enbor entzefalikoan nukleo anbiguoaren kokapena
Enbor entzefalikoaren alboko ikuspegia da, geziak nukleo anbiguoa adierazten du.
Enbor entzefalikoaren atzeko ikuspegia da, geziak nukleo anbiguoa adierazten du.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enbor entzefalikoan dago kokatuta, alegia, zubiaren behealdean sortzen da eta erraboileraino zabaltzen da. Beheko olibaren atzealdean aurkitzen da eta nukleo ambiguoaren alboan, berriz, funtzio parasinpatikoa duen zentru kardiobaskularra dago.

Aferentzia eta eferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kortex-nukleo zuntzek aferentziak bidaliko dituzte nukleo ambiguora (bilateralki) eta nukleo ambiguoan laringe, faringe eta ahosabai biguneko giharren inerbazio motor ipsilaterala kontrolatzen duten nerbioen somak egongo dira. Nukleoaren mailaren arabera, bere zuntzak IX eta X gara nerbioen bitartez bideratuko dira:

  • Garaldeko mailetan dauden neuronak: glosofaringeoaren (IX.) bidez bideratuko dituzte zuntzak, eta muskulu estilofaringeoa inerbatuko du. Hirugarren arku faringeoarekin izango du eralzioa.
  • Kaudalago dauden neuronak: bagoaren (X.) bidez bidaliko dituzte zuntzak muskulu laringeo, muskulu faringeo eta ahosabai biguneko muskuluetara. Honek, IV. eta VI. arku faringeoekin izango du erlazioa.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Digestio funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bagoak eta glosofaringeoaren zati batek inerbatutako muskuluak, barruko muskulu periestafilinoa adibidez, beharrezkoak dira irensketa prozesua ondo emateko eta nukleo bakartiaren traktuan integrazioa emateko. Bagoak gainera, hestegorriaren goiko zatia, faringearen zati batzuk eta laringearen beste hainbat zati inerbatzen ditu.

Funtzio kardiakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainera, nukleo anbiguak bere “kanpoko formazioan”, bihotzera doazen neurona parasinpatiko preganglionar kolinergikoak dauzka. Neurona hauek kardioinhibitzaileak dira eta nerbio sistema zentralean efektu kardioinhibitzaile horiek aldaketa azkarrak eragiten dituzte odol presioan, hau da, ekintza kardiakoaren jeitsiera eragingo dute, odol presioaren igoera azkarrari erantzuteko.


Arnas funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nukleo anbiguoaren kanpoko formazioak, zuntz bronkokonstriktore batzuk bidaliko ditu sistema bronkopulmonarrera, hala airearen biriketako fluxu bronkiala jeitsiko da. Sistema  honen garrantzi fisiopatologikoa, EPOC edo asma bezalako gaixotasun bronkoespasmikoekin zerikusia izango duela da.

Lesioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nukleo ambiguoaren lesioak ahots nasalean eragin dezake, baita disfagia, disfonia, eta ubularen desbiazioa alde kontralateralerantz. Zentru kardiakoko zuntz preganglionar parasinpatikoak ere nukleoaren kanpo formaziotik pasako dira, beraz, lesio kasuan funtzio kardiakoak gora egin dezake.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anatorama: EHU/UPV
  • Jump up^ Role of the nucleus ambiguus in the regulation of heart rate and arterial pressure. BH Machado and MJ Brody. http://hyper.ahajournals.org/cgi/content/abstract/11/6/602
  • Jump up^ Role of the nucleus ambiguus in the regulation of heart rate and arterial pressure. BH Machado and MJ Brody. http://hyper.ahajournals.org/cgi/content/abstract/11/6/602
  • Jump up^ Localization of vagal cardioinhibitory preganglionic neurons with rat brain stem. Nosaka S et al. http://www3.interscience.wiley.com/journal/109685993/abstract