Nuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nubiako geografia (NASA)

Nuri Napatako errege nekropolia izan zen, gutxi gora-behera K. a. 664tik aurrera.

Taharqo erregea, Egiptoko XXV. dinastiako faraoia eta Napatako erregea, asiriarren esku hil zen, eta ezagutzen ez diren arrazoiengatik, teorian batzuk badauden arren, ez zen El Kurrun lurperatua izan. Hortaz, hilerria, Nilo ibaiaren beste aldera eraman zen, Napatatik kilometro batzuk ipar-ekialdera.

Esaten denez, Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarra, eguzkia jartzen zen tokia, hildakoen munduari zegokion, eta horregatik eraman zen beste aldera. Taharqo 60 metroko garaierako hilobi batean lurperatua izan zen, Nubiako handiena. Gainera, bere ondorengo guztiak, Tanutamani izan ezik, hau bere ondorengo zuzena izan zelarik, bertan lurperatuak izan ziren.

Hilerrian, 74 piramide daude, egiptoarrak baino puntazorrotzagoak, horietatik hogei baino gehiago erregeenak eta berrogeita hamar inguru erreginenak direlarik.

Nuri, errege nekropoli bezala erabiltzeari utzi zitzaion hiriburua Meroera pasa eta erregeak han lurperatzen hasi zirenean.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]