Nuria Lopez de Guereñu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nuria Lopez de Guereñu
Bizitza
Jaiotza Eibar1969ko irailaren 27a (50 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Nuria Lopez de Guereñu Ansola[1] (Eibar, Gipuzkoa, 1969ko irailaren 27a- ) Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailburu ohia da. 2005ean izendatu zuten Garraio Sailburu, Juan Jose Ibarretxek bere gobernuari egindako aldaketa baten ostean, kargu honetan 2009ra arte egon zen. EAJko kidea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telekomunikazioetako Goi Mailako Ingeniaritzako lizentziaduna da. Besteak beste, Eibarko Tekniker Elkarte Teknologikoan, Osakidetzako zerbitzu nagusietako Informatika Sailean, Mendaroko Ospitaleko Informatikako zerbitzuan, eta Vicomtech Elkartean egin du lan.

1998an, Eusko Legebiltzarreko kide bezala aukeratua izan zen EAJko Gipuzkoako zerrendatik. 2003ko uztailetik 2005era, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Saileko diputatua izan zen. Urte horretan, Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailburua izendatu zuten. Bere helburuak EAEko eskualde desberdinen arteko mugikortasuna areagotzea eta Euskal Hiriaren kontzeptua sustatzea ziren. Horretarako Garraio sailak hainbat azpiegitura-lan burutu zituen, Euskal Y eta EuskoTrenen trenbide-sareak hobetzeko asmoarekin. 2010. urtean Confebaskeko idazkari nagusi izendatu zuten, kargu hori hartzen duen lehen emakumea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Gereñu onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.