Edukira joan

OLED

Wikipedia, Entziklopedia askea

Diodo argi-igorle organikoa edo OLED (ingelesez: organic ligth-emitting diode), elektroluminiszente organiko izenez ere ezaguna, diodo argi-igorle (LED) mota bat da zeina geruza elektrolumineszentea konposatu organikoen film batez osatuta dagoen. Geruza organiko honek bi elektrodoen artean kokatuta dago; elektrodo hauetako bat gardena izaten da. OLEDak display digitaletan erabiltzen dira; telebisten, monitoreen edo mugikorren antzeko gailuetan.[1][2]

OLED familien artean bi nabarmentzen dira: molekula txikien erabileran oinarritzen direnak eta polimeroak erabiltzen dituztenak. OLED display baten kontrol-eskema matrize pasibo (PMOLED) batekin edo matrize aktibo (AMOLED) batekin funtziona dezake. PMOLED eskeman, displayaren ilara eta lerro bakoitza sekuentzialki kontrolatzen da; AMOLED kontrol eskema, ordea, banakako pixel bakoitzarako sarbide zuzena eskaintzen du on edo off jarriz. Kontrol zuzenerako, pelikula finen transistoreen planoa erabiltzen du.[3] AMOLED teknologiak bereizmen eta tamaina handiagoko displayentzako aukera ematen du.

OLED display batek ez du backlight beharrik, bera bakarrik baita argi ikusgaia igortzeko gai. Honen emaitza, beltz kolore-maila sakonak dira, LCD teknologia baino pantaila arinago eta meheagoekin. Giro-argi baxuko egoeretan, gela ilunetan adibidez, OLED pantailak kontraste-erlazio handiagoa lor dezake LCD pantailak baino.

Funtzionamendu-printzipioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OLED diodoa bi elektrodoen —anodo eta katodo— artean kokatutako material organikoen geruza batez osatuta dago, guztia substratu baten gainean jarrita. Tentsio bat aplikatzen da anodoa positiboki kargatuz katodoarekiko; honek, elektroien fluxua sortuko du katodotik anodora.[4]

1. katodoa (-), 2. igorpen-geruza, 3. erradiazio-igorpena (argia), 4. eroanbide-geruza, 5. anodoa (+).

Igorpen-geruza negatiboki kargatzen da gehiegizko elektroiengatik; eroapen-geruza hutsuneekin kargatzen da elektroien faltagatik. Indar elektroestatikoek elektroiak eta hutsuneak erakartzen dituzte exciton bat osatuz. [5] Elektroi eta hutsuneen elkartzea igorpen-geruzan gertatzen da, erdieroale organikoen hutsuneek elektroiak baino mugikortasun handiagoa baitute. Honek, elektroia energia-maila altuago batetik energia-maila baxuago batera pasatzea eragiten du; hasierako eta bukaerako egoeren arteko aldearen berdina den energia askatuz, erradiazio ikusgaiaren igorpenarekin batera. Erradiazioaren frekuentzia materialaren banda-etenduraren araberakoa izango da; OLED baten kasuan HOMO eta LUMO arteko energia diferentziaren araberakoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. K. T, Kamtekar. (2010). Recent Advances in White Organic Light-Emitting Materials and Devices (WOLEDs). Advanced Materials.
  2. B. W, D`Andrade. (2004). White Organic Light-Emitting Devices for Solid-State Lighting. Advanced Materials.
  3. «PMOLED vs AMOLED - what's the difference? | OLED-Info» www.oled-info.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  4. Final Report: OLED Solid State Lighting. Kodak European Research, MOTI (Management of Technology and Innovation) Project, Judge Business School of the University of Cambridge and Kodak European Research.
  5. Indium-tin-oxide-free organic light-emitting device. IEEE Transactions on Electron Devices.

Kanpo estrekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]