Etengailu

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Etengailu mota desberdinak

Ingeniaritza elektrikoan, etengailu bat zirkuitu elektriko bat eten dezakeen gailu elektriko bat da, korronte elektrikoa desbideratu edo etenduz.

Zirkuitu bat kontrolatzeko, etengailu bat zuzenean pertsona batek eragindakoa izan daiteke —argi etengailu bat edo teklatuko botoi bat, adibidez—, objektu mugikor baten bitartez eragindakoa —ate bat irekitzerakoan eragiten den etengailua adibidez—, edo sentsore baten bitartez eragindakoa —presio, tenperatura edo emari sentsore bitartez, adibidez—. Errele bat elektrikoki eragiten den etengailu bat da.

Etengailu mota ezagunena kontaktu talde bat edo gehiago dituen eskuz eragindako etengailu elektromekanikoa da. Kontaktu talde bakoitzak egoera bi izan ditzake: kontaktuak elkartuta daudenean, kontaktuen hartean korronte elektrikoa igaro daitekeelarik, etengailua itxita dagoela esaten da; kontaktuak bananduta daudenean, kontaktu harteen ezin daitekeelarik korronterik igaro, etengailua irekita dagoela esaten da. Egoera bi hauen harteko aldaketa eragiten duen mekanismoa egonkorra —sakatzerakoan etengailua zabalik edo itxita geldituko da— edo une batekoa —eragiten den momentuan bakarrik zabaldu edo izten den sakagailua— izan daiteke.

Tentsio eta korronte maila zabaletarako etengailuak daude, eta erabilpenen zerrenda ere oso zabala da.

Kontaktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etengailu bat, ON —itxita— posizioan.

Etengailu sinpleena metalezko pieza birekin —kontaktu deiturikoak— eta eragingailu batez osatzen da. Kontaktuak kanpoko zirkuitu batera konektatuak daude. Eragingailuaren bitartez kontaktuak elkartu egiten dira, zirkuitua itxi eta korrontearen zirkulazioa posible egiteko, edo banandu, zirkuitua ireki eta korrontea eteteko.

Kontaktuak korrosioaren aurkako erresistentziadun material batekin egiten dira. Materiala aukeratzerakoan eronakortasuna, gogortasunaurraketaren aurkako erresistentzia—, prezioa eta toxikotasuna ere kontutan hartzen dira.

Kontaktuen izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elektronikan, etengailuak kontaktuen antolaketaren arabera sailkatzen dira. Kontaktu pare bat itxita dago batetik bestera korrontea igaro daitekeenean. Kontaktuak bananduta daudenean, hauen hartean aire isolamendua dagoelarik, kontaktua zabalik dago eta tentsio normalekin ezin da korronterik igaro kontaktuen hartean.

Kontaktu antolaketa deskribatzeko polopole— eta bidethrow— terminoak erabiltzen dira.

  • Polo kopurua, etengailu bakarrak kontrolatzen dituen zirkuitu desberdinen kopurua da. Adibidez, polo biko etengailuak eragingailu berdinarekin aldi berean eragiten diren kontaktu talde berdin bi ditu.
  • Bide kopurua, irekitako posizioa kontuan hartu gabe polo bakoitzean korronteak jarrai dezakeen bide desberdinen kopurua da. Bide bakarreko etengailuak irekita edo itxita egon daitezkeen kontaktu pare bat dauka; bide biko etengailuak kontaktu bitako bati konektatzen zaion kontaktu komun bat dauka; hiru bideko etengailuak hiru kontaktutako bati konektatzen zaion kontaktu komun bat dauka, etabar.

Industria elektronikoan termino hauek ingelesezko laburdurekin erabiltzen dira, lehenik polo kopurua Ppole— hizkiarekin adieraziz eta ondoren bide kopurua Tthrow— hizkiarekin. Kopuruetan, bakarra adierazteko Ssingle—, bi adierazteko Ddouble— eta gehiago adieratzeko zenbakiak erabiltzen dira, kasu batzuetan T —triple— hiru adierazteko edo Qquadruple— lau adierazteko aurkitu daitekeelarik. Adibidez, SPST —single-pole, single-throw— polo bakar eta bide bakarreko etengailua izendatzeko, SPDT —single-pole, double-throw— polo bakar eta bide biko etengailua izendatzeko, edo 2P6T —two pole, six throw— polo bi eta sei bideko etengailua izendatzeko.

Hornidura elektrikoko kableatuetan eta argiketarien artean -way atzizkia ere erabiltzen da; atzizki honekin kontua eduki behar da, terminoaren erabilera desberdina bait da amerikar ingelesean eta britainiar ingelesean —two-way eta three-way terminoek esanahi desberdinak dituzte—.[1]

Eraginik ezean beti egoera berean dauden etengailuetan, sakagailuetan adibidez, kontaktuak normalki irekiakNO, normally open— edo normalki itxiakNC, normally closed— izan daitezke.

  • Kontaktu normalki irekidun etengailua eraginik ezean kontaktuak bananduta dituena da; egoera honetan ezin da korronterik igaro kontaktuen hartean. Eragingailua eragiterakoan kontaktuak beraien hartean konektatu, eta hauen hartean korrontea igaro daiteke.
  • Kontaktu normalki itxidun etengailua eraginik ezean kontaktuak elkartuta dituena da; egoera honetan kontaktuen hartean korrontea igaro daiteke. Eragingailua eragiterakoan kontaktuak beraien hartean banandu, eta hauen hartean ezin da korronterik igaro.
  • Mota bietako kontaktuak dituenean, MBBmake-before-break— motakoak egoera batetik besterako trantsizio unean zirkuitu biak konektatzen ditu, eta BBMbreak-before-make— motakoak zirkuitu bat eteten du bestea konektatu aurretik.
Laburdura Esanahia Izen britainiarra Izen amerikarra Deskribapena Ikurra
SPST Single pole, single throw One-way Two-way On-Off etengailu sinplea: Terminal biak bata bestearekin konektatuta ala deskonektatuta daude. SPST-Switch.svg
SPDT Single pole, double throw Two-way Three-way Kommutagailu sinplea: komuna (C, COM, Common) L1 ala L2rekin konektatua dago. SPDT-Switch.svg
DPST Double pole, single throw Double pole Double pole SPST motako etengailu bi, eragingailu bakarrarekin kontrolatuta. DPST-symbol.svg
DPDT Double pole, double throw SPDT motako etengailu bi, eragingailu bakarrarekin kontrolatuta. DPDT-symbol.svg
    Intermediate switch Four-way switch Gurutzatze kommutagailua: DPDT motako etengailua, barnean polaritate aldaketa egiteko konektatua; etengailuaren kanpoan lau kontakturen terminalak bakarrik aurkezten dira. Crossover-switch-symbol.svg
2P6T Two pole, six throw Sei bideko polo biko kommutagailua: komuna (C, COM, Common) L1, L2, L3, L4, L5, ala L6ra konektatu daiteke; bigarren kommutagailu bat eragingailu berdinarekin kontrolatuta. Diagram of 2P6T switch.png

Kontaktuen erreboteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etengailu baten kontaktuen erreboteak osziloskopioan ikusita. Egoera egonkorra lortu aurretik etengailuak hainbat errebote aurkezten ditu.

Kontaktuen errebotea etengailu mekaniko eta erreleen ohiko arazo bat da. Etengailu eta erreleak orokorrean metal elastikoekin egiten dira. Kontaktuak bata bestea jotzerakoan, beraien momentu eta elastikotasunak kontaktuak behin edo gehiagotan errebotatu eta banantzea eragiten du, kontaktu jarraia egin aurretik. Ondorioz pultsu elektriko azkarrak agertzen dira, zerotik korronte osora trantsizio garbi bat egin beharrean. Arazoa ez da orokorrean garrantzitsua izaten potentziako zirkuituetan, baina erantzun azkarra duten zirkuitu analogiko eta logiko batzutan arazoak sortzen dira, pultsu azkarrak gaizki ulertu eta datu korronte lez hartzen direnean.

Kontaktuen erreboteen efektuak ekiditeko, kontaktuen zirkuituari behe-paseko iragazki bat ezarri ahal zaio pultsuak gutxitu edo ezabatzeko. Sistema digitaletan, kontaktuaren egoeraren hainbat lagin hartu daitezke edo denbora atzerapen bat ezarri daiteke, sarrera zerbaitetarako erabili aurretik kontaktua egonkor dagoela ziurtatzeko. SPDT motako etengailuen erreboteak SR latch batekin ezabatu daitezke.[2]

Etengailu mota batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Etengailu magnetotermiko edo disjuntorea: zirkuitu-labur eta korronte gainkargak gertatzen direnean ireki egiten den etengailua. Etengailu mota hau etxebizitza, saltegi eta industriako banaketa-koadroetan erabiltzen da, zirkuitu bakoitza indibidualki kontrolatu eta babesteko. Etengailu magnetotermikoak etengailu diferentzialarekin batera erabiltzen dira.
  • Etengailu diferentziala: pertsonak isolamendu faltak eragindako korronte deribazioen aurka babesten dituen etengailua. Sentikortasun haundia daukate —milianpere batzutakoa— eta operazio azkarra.
  • Transferentzia etengailua: energia elektrikoa falta bada, karga zirkuitu batetik beste batera mugitzen du. Azpiestazio elektrikoetan eta industrian erabiltzen dira.
  • Hildako gizonaren gailua: jatorriz trenetako segurtasun sistema: denbora tarte bat igarotzen den bakoitzean sakatu behar den botoi edo pedal bat da, bestela tren-gidariari zerbait gertatu zaiola ulertu eta trena automatikoki gelditzen da.

Etengailuen konexioa etxebizitzetako argiztapenean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonbilla bat edo bonbilla talde bat piztu eta itzaltzeko etengailu bi edo gehiago erabili nahi direnean, kommutagailuak ezartzen dira.

  • Argia piztu/itzaltzeko puntu bi nahi badira, SPDT —polo bakarra, bide bi— motako kommutagailu bi erabiltzen dira:
Itzalita Piztuta
3-way switches position 1.svg 3-way switches position 2.svg
3-way switches position 3.svg 3-way switches position 4.svg
  • Argia piztu/itzaltzeko hiru puntu nahi badira, aipatutako SPDT kommutagailuen hartean DPDT gurutzatze kommutagailu bat —polaritate aldaketa egiten duena— ezartzen da:
Itzalita Piztuta
4-way switches position 1.svg 4-way switches position 2.svg
4-way switches position 3.svg 4-way switches position 4.svg
4-way switches position 5.svg 4-way switches position 6.svg
4-way switches position 7.svg 4-way switches position 8.svg
  • Argia piztu/itzaltzeko hiru puntu baino gehiago nahi badira, gehitzen den puntu bakoitzeko aipatutako DPDT gurutzatze kommutagailu bat gehituko da, betiere SPDT kommutagailuen hartean.

(Oharra: irudietako 3-way eta 4-way izendapenak izendapen amerikarrari dagozkie.)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]