ORP Wicher (1928)

Koordenatuak: 54°40′N 18°32′E / 54.67°N 18.53°E / 54.67; 18.53
Wikipedia, Entziklopedia askea
ORP Wicher (1928)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaChantiers Navals Français (en) Itzuli
Historia
KudeatzaileaPoloniako Itsas-armada
Erregistro-herrialdeaPolonia
GatazkaBigarren Mundu Gerra
Kokapena
Koordenatuak54°40′N 18°32′E / 54.67°N 18.53°E / 54.67; 18.53
Ezaugarriak
Dimentsioak3,5 (zingoa) × 10,5 (erruna) × 106,9 (luzera) m
Erruna10,5 m
Zingoa3,5 m

ORP Wicher Poloniako itsas-armadako destruktorea izan zen, Wicher-klaseko itsasontzi nagusia. Poloniaren inbasioan konbatean sartu zen, Bigarren Mundu Gerraren hasieran, baina 1939ko irailaren 3an hondoratu zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ateliers et Chantiers Navals Françaisen eraiki zuten, Blainville-sur-Ornen eta 1928ko uztailaren 10ean itsasoratu zuten. Gerrarteko garaian batez ere helburu politikoetarako erabili zen. 1932ko Danzigeko krisialdian bertara bidali zuten britainiar destruktoreekin biltzeko. 1931etik 1935era hainbat hiri bisitatu zituen, batez ere Baltikoan, baina Madeiraraino ere joan zen, Józef Piłsudski eta bere familia eramatera. 1935ean arma gehigarriak jarri zitzaizkion, eraso modernoetarako prest ez zegoela ikusita.

1939ko martxoaren 18an "torpedoen aurkako flotillaren" parte izan zen, Alemaniaren ultimatuma Lituaniari eman zenean. Garai horretan Poloniaren itsasontzi gehienak Erresuma Batura bidali ziren, Pekin Operazioan, gerra egotekotan erabilgarri izan zitezen. Hala ere, Wicher eta Gryf Gdynian geratu ziren, Poloniako kostaldea babesteko asmoz.

Alemaniak Polonia inbaditu zuenean 1939ko irailaren 1ean, bonbaketariak uxatu zituen Gdynian, eta ondoren Helera mugitu zen, minatze lanetan laguntzeko[1]. Operaziotik bueltan Luftwaffearen 33 Ju 87 hegazkinek eraso zioten eta kalte txikiak izan zituen, Gdańskeko badiako gudua deitu zen horretan.

Irailaren 3an, portuan zela, Z1 Leberecht Maass eta Z9 Wolfgang Zenker destruktoreek eraso egin zioten. Arratsalde horretan bertan airez eraso zioten berriro eta, oraingoan, kalte handiak eragin zizkioten. Marinel bat hil zen eta 22 zauritu, baina Pomeraniako defentsa egiteko lehorreratu ahal izan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Peszke, Michael Alfred. (1999). Poland's navy: 1918 - 1945. Hippocrene Books ISBN 978-0-7818-0672-5. (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]