Józef Piłsudski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Józef Piłsudski
Jozef Pilsudski1.jpg
Poloniako Lehen Ministroa

1930eko abuztuaren 15a - 1930eko abenduaren 4a
Walery Sławek Itzuli - Walery Sławek Itzuli
Poloniako Lehen Ministroa

1926ko urriaren 2a - 1928ko ekainaren 27a
Kazimierz Bartel Itzuli - Kazimierz Bartel Itzuli
General Inspector of the Armed Forces Itzuli

1926ko abuztuaren 27a - 1935eko maiatzaren 12a - Edward Rydz-Śmigły Itzuli
Naczelnik Państwa Itzuli

1918ko azaroaren 14a - 1922ko abenduaren 9a - Gabriel Narutowicz Itzuli
Bizitza
Izen osoa Józef Klemens Piłsudski
Jaiotza Zalavas Itzuli1867ko abenduaren 5a
Herrialdea  Errusiar Inperioa  1918)
 Polonia
Poloniako Bigarren Errepublika  (1918 -
Talde etnikoa Poloniarra
Lehen hizkuntza poloniera
Heriotza Varsovia1935eko maiatzaren 12a (67 urte)
Hobiratze lekua Wawelgo katedrala
Heriotza modua berezko heriotza: gibeleko minbizia
Familia
Aita Józef Wincenty Piłsudski
Ama Maria Piłsudska
Ezkontidea(k) Maria Piłsudska  1921eko abuztuaren 17a)
Aleksandra Piłsudska Itzuli  (1921eko urriaren 25a -  1935eko abenduaren 5a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Q63532453 Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Kharkiveko Unibertsitatea
(1885 -
Hizkuntzak poloniera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Enplegatzailea(k) Kharkiveko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Gradua Poloniako marexala
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Polonia-Sobietar Batasuna Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa
Alderdi politikoa Poloniako Alderdi Sozialista
Józef Piłsudski Signature.svg

Józef Klemens Piłsudski (Zulow, Lituania, 1867ko abenduaren 5a - Varsovia, Polonia, 1935eko maiatzaren 12a) poloniar politikaria izan zen, herrialdeko Bigarren Errepublikako lehen estatuburua (1918-1922) eta diktadorea (1926-1935). Lehen Mundu Gerraren erditik aurrera, Piłsudski Europako politikako buru garrantzitsuetakoa izan zen. Poloniak 1918an independentzia berreskuratzean eragile nagusitzat jotzen zaio (1795ean aldameneko herrialdeen artean Polonia zatitu zuten eta).

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piłsudskiren estatua, Varsoviako Piłsudski plazan; Polonia osoan zehar haren omenez egindako estatua ugarietako bat.

Piłsudskiren independentziaren aldeko ekimenak eta ideologia sozialista zirela eta, Errusiako tsarrak etengabe esetsi zuen. Lehen Mundu Gerra hasi zenean, behar-beharrezko ikusten zuen Piłsudskik indar aliatuak Errusiaren eta Alemaniaren aurkako gerran garaile irtetea, Polonia aske geratuko bazen. Bere erkideekin batera Errusiaren aurka borrokatu ondoren, Alemaniak eta Austriak Poloniaren independentzia onar zezatela lortu zuen 1916. urtean. 1917. urteko Errusiar Iraultzak eta aliatuek Alemania eta Austria menderatzeak Polonia askatzeko aukera ekarri zuten.

Poloniako estatu berriko lehendakari hautatu zuten Piłsudski 1918. urtean. Ahaleginak egin zituen Polonia Sobietar Batasuneko Armada Gorriaren erasoetatik babesten. Lituaniarekin eta Ukrainarekin batera estatu federal bat osatzen ahalegindu zen, baina 1920an Armada Gorriaren erasoak atzera eragin zuen.

Polonian konstituzio demokratikoa onartu zenean (1922), lehendakaritza utzi zuen. Hala ere bere lagunen bitartez gobernatzen zuen, eta 1926an, ekonomiaren larriune batean, armadarekin Varsovian sartu zen. 1930 ondoko urteetan Hitlerrek behin eta berriro egin zion Alemaniarekin Errusiaren aurkako aliantza bat osatzeko proposamena. Hitzarmen bat sinatu zuen Alemaniarekin 10 urtez elkarri ez erasotzeko. Barne politikari dagokionez, armada osatzeari ekin zion, baina albo batera utzi zuen ekonomia garapena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Józef Piłsudski Aldatu lotura Wikidatan