Obrint Pas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Obrint Pas katalunierazko musika talde bat da, Valentziakoa. Nahiz eta rock, ska, hardcore eta reggaea egin, musika-tresna tradizionalak ere erabiltzen dituzte, hala nola dultzaina.

Haren abestien gai nagusiak independentismo katalana, Katalan Herrietako lurralde zein hizkuntza batasuna, sozialismoa eta katalanaren defentsa dira.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obrint Pas 1993an sortu zen, Valentziako Benlliure ikastetxeko lagun talde batek sortua. 1994an euren lehen maketa grabatu zuten eta III Tirant de Rockeko finalean parte hartu zuten, eta irabazle atera ziren. Sari lez, taldeak Tirant de rock disko konpartituan hiru abestitan hartu zuen parte. Urte bereko azaroan eta baliabide berekin, bigarren maketa bat ekoitzi zuten, La nostra hora, eta horri hirugarren batek jarraitu zion 1995ean, Recuperant el somni izenekoa. Hurrengo urteetan hainbat jaialdi eta lehiaketatan parte hartu zuten, eta euren musika irmotuz joan da.

Bere lehenengo diskoa, 1997an grabatu zuten, La revolta de l'ànima, bost abesti dituena eta taldeak autokudeatua. Ondoren, 2000n Obrint Pas diskoa kaleratu zuten, Propaganda pel Fet diskografikarekin kaleratu zuten lehenengoa. 2003an, Terra diskoarekin sendotu egin ziren, cumbia bezalako estiloekin esperimentatuz. Hurrengo urtean, 2004an, La Flama diskoa kaleratu zuten eta beste herrialdeetara zabaldu ziren. Euren bosgarren diskoa En moviment da, 2005ean grabatu zutena, Valentzian Apirilaren 25ean Ovidi Montllorren oroipenez egin zuten kontzertuan. Lan hau DVD formatuan ere aurkeztu zen.

2006an Internacionalista Tour 2006 ibilaldia egin zuten Espainia iparraldetik, Europa osoko herrialdeetatik eta Hego Amerikako zenbait estatutatik, hala nola Ingalaterra, Norvegia, Txekiar Errepublika, Argentina, eta abar. 2007ko apirilean, taldeak seigarren diskoa kaleratu zuen, Benvinguts al Paradís, Cinctorres udalerri valentziarrean grabatua, Miquel Gil eta La Gossa Sorda bezalako taldeen lankidetzarekin. Diska Propaganda pel Fet diskografikak editatu du, eta grabaketaren irudiak eta Internacionalista Tour 2006 ibilaldiko irudiak erakusten dituen DVD bat ere badauka. 2007ko amaieran, Del Sud. El País Valencià al ritme dels Obrint Pas argitaratu zen, talde valentziarrak protagonista zeregina duen lehendabiziko liburua. Prentsa-erreportaiaren eta saiakera literarioaren arteko lan bat da, Herrialde Valentziarreko azken 15 urteak maila politikoan, sozialean eta kulturalean azaltzen duena, abestien eta taldearen ibilbidearen bitartez. Autoreak Antoni Rubio eta Hèctor Sanjuan kazetari valentziarrak dira, eta Minak editatu du.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Obrint Pas - 1994
  • La nostra hora - 1994
  • Recuperant el somni - 1995
  1. Continuant avançant
  2. Viva Zapata
  3. Els colors de la lluita
  4. No tingues por

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La revolta de l'ànima - 1997
  1. La revolta de l'ànima
  2. Som més
  3. Els crits de la terra
  4. El ritme de la gent
  5. Àfrica
  1. On vas?
  2. Trencar el silenci
  3. Continuant avançant
  4. Sota el seu cel
  5. Telefeixisme
  6. Ja no ens queda res
  7. Cada cop
  8. Temps d'esclatar
  9. Quan no hi ets
  10. No tingues por (Guillem Agullóren oroimenez)
  11. Punt de mira
  1. No hem oblidat
  2. Respecte
  3. Sense terra
  4. Més lluny
  5. Fuster 82/02
  6. Ara
  7. Des de la nit
  8. Avui com ahir
  9. Lluny d'aquí
  10. La marxa
  11. Trets al cor
  12. Del sud
  13. El cant dels Maulets (Al Tall-ekin)
  1. La flama
  2. El foc i la paraula
  3. Novembre
  4. Cançó de bressol
  5. Esperant
  6. Caça de bruixes
  7. Temps difícils
  8. Mil nou-cents trenta-nou
  9. Quatre vents
  10. Records
  11. No hi ha demà
  12. Tornar a casa
  13. Som
  1. Fuster 82/02
  2. Ara
  3. El foc i la paraula
  4. La flama
  5. Esperant
  6. No hem oblidat
  7. 1939
  8. Avui com ahir
  9. Quatre vents (Joan Garrigarekin akordeoian eta La Gossa Sordako Bolo eta Edurekin perkusioan)
  10. Des de la nit
  11. Novembre
  12. No hi ha demà
  13. La revolta de l'ànima
  14. Caça de bruixes (Carles Beldarekin akordeoian)
  15. Sant Antoni
  16. Cada cop
  17. Telefeixisme (Inadaptatseko Àlexekin ahotsean)
  18. Trencar el silenci
  19. Els crits de la terra / Bella Ciao
  20. A Guillem (Betlem Agullóren hitzaldiarekin, Guillem Agulló bere anaiaren oroimenez)
  21. No tingues por
  22. Del sud (Borja Penalba gitarrarekin eta Miquel Gil ahotsean)
  23. A València
  24. Som
  25. El cant dels Maulets (Bramseko Titot-ekin eta Al Tallekin ahotsean)
  • Benvingut al paradís - 2007
  1. Benvingut al paradís
  2. Viure
  3. Cau la nit (Al Tall taldean izandako Miquel Gilekin)
  4. El gran circ dels invisibles
  5. Una història d'amor
  6. Lluna de plata
  7. Alça't
  8. Quan es fa fosc
  9. Tres segles
  10. Camins
  11. Mentides
  12. Malaguenya de Barxeta
  13. Barricades
  14. Cante
  15. Somnis de lluna
  16. Amb la teua gent (La Gossa Sordarekin)
  17. Dakar
  18. L'ultim combat

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tirant de rock - 1994

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Obrint Pas Aldatu lotura Wikidatan