Oihan Larrañaga
Oihan Larrañaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 1988 (35/36 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, telebista aurkezlea, irrati-esataria eta musikaria |
Enplegatzailea(k) | Hamaika Telebista Info7 Urola-Kostako Hitza |
Musika instrumentua | baxua |
Oihan Larrañaga (Zarautz, Gipuzkoa, 1988) euskal kazetari, irrati-esatari eta telebista-aurkezlea da. Hamaika telebista-katean Gakoak informazio-saioa darama arratsaldeetan.[1]
Kazetari eta telebista-aurkezlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018an Hamaika telebistak estreinatu zuen Gakoak iluntzeko albistegiko gidari eta aurkezlea da Larrañaga. Aktualitatearen analisirako tarte bat zabaltzen dute gauero astelehenetik ostegunera.[2] 2020ko udatik aurrera Estitxu Garai komunikazio ikerlaria eta Eguzki Urteaga soziologoa ere parte hartzen dute saioan analisi-lanetan, Horrela eguneko albisteei erreparatzeaz gainera, aktualitate instituzionalaren, ekonomikoaren eta politikoaren ardatzak aztertzen dituzte. Horretan aritzen dira Iraia Oiarzabal eta Beñat Zaldua kazetariak, Gipuzkoatik eta Nafarroatik, baita Ane Urkiri eta Alfre Elgezabal kazetariak ere, Bizkaitik. Ipar Euskal Herritik, berriz, Oihana Teyserek ematen ditu albisteen gakoak. Madrildik Iñigo Aduriz aritzen da; eta Mexikotik, berriz, Alberto Pradilla.[1]
Urola Kostako Hitza-n eta Info7 irratian aritu zen Hamaikara iritsi aurretik.[3][4]
Musikaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika alorrean Oier Aranzabal (gitarra, armonikoa eta ahotsa), Ander Zulaika (bateria) eta Oihan Larrañaga (baxua) zarauztarrek Garabi taldea sortu zuen 2009an. Hirukote hori, gehikuntza batzuekin (Unai Martínez, Mikel Lazkano gitarra elektrikoarekin eta Axier Arriaga gitarra akustikoarekin), Lou Topet taldea bilakatu zen 2012an.
Hasieran doinu akustiko huts zirenak, gero folk eta pop-rock eta Rock&Roll ukituak hartu zituen, blues puntu batekin ere gainera. Erreferentzia gisa Asier Serrano hartu daiteke, antzeko estilo bezala. Lorelei taldearekin egindako lanaren ukitua baitzuen Garabiren musikak.
2015ean, Martinezek utzi egin zuen taldea eta bere ordez Rafa Rueda sartu zen. Joserra Senperena piano joleak 'Abesti bat gutxiago' eta 'Pete Seeger gogoan' diskoetan parte hartu zuen.
Abesti bat gutxiago disko-liburua Lout Topet eta Harkaitz Canoren arteko elkarlanetik sortu zen. John Hiatt, Billy Bragg, Will Oldham, Tweddy, Mavis Staples, Pete Seeger, Wilco, Damien Jurado, Cass McCombs-ek eta Rolling Stonesen abestiak euskaratu zituzten eta horiekin osatu zuten diskoa.[5]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Esnatu dira (Lou Topet, 2013, autoekoiztua)[6]
- Abesti bat gutxiago (Lou Topet, 2015, Kalaportu Sare Bideak / Garoa Kultur Lab)
- Pete Seeger gogoan (Lou Topet, 2017, autoekoiztua)[7]
- Bihotz beltzen kluba (maketa) (Garabi, 2008)
- Imanol Urbieta, bakarrik eta libre proiektuan ere kolaboratu zuten (2013, Elkar)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Urkizu, Urtzi. «Hamaikak egun osoko informazio zerbitzua eskainiko die ikusleei» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ Urkizu, Urtzi. ««Testuingurua ematen saiatuko gara gauero»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ NAIZ. (2018-11-17). «#AgurInfo7 Norberaren pasio irratsaio bihurtu» info7 irratia (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Info7 Irratia entrevista en Mundurama a Alejandro Cao de Benós» KFA Euskal Herria 2013-03-21 (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lou Topet & Harkaitz Cano "Abesti bat gutxiago" - Elkarrizketa» MondoSonoro 2015-12-05 (Noiz kontsultatua: 2017-11-01).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2013-10-21). «Lou Topet taldearen ‘Esnatu dira’ diskoaren aurkezpena» naiz: AGENDA (Noiz kontsultatua: 2017-11-01).
- ↑ Pete Seeger gogoan. (Noiz kontsultatua: 2017-11-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lou Topeten webgunea
- KAZETARITZA & MUSIKA NAHASTUZ, OIHAN LARRAÑAGA! EUGENIren TXOKOA - EuTxo, 2019-06-11
- Garabi taldearen Myspaceko orrialdea
- (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) Garabi taldearen musika Jamendo-n