Oihaneder Indakoetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oihaneder Indakoetxea
Barañaingo alkatea

2015 - 2019
Bizitza
JaiotzaEtxabakoitz, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
BizilekuaBarañain
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Oihaneder Indakoetxea (Etxebakoitz, Barañain, Nafarroa, 1978) ezker abertzaleko politikaria da, 2015ean Barañaingo emakumezko lehen alkate bihurtu zena.[1] Arte ederrak ikasi zituen Leioan Euskal Herriko Unibertsitatean eta 2006tik 2015era irakasle ian zen Burlatako Askatasuna institutuko plastika eta marrazketa irakaslea da.[2]

Zentsura mozio bidez eta PSNren babesarekin lortu zuen alkatetza 2008an UPNko Jose Antonio Mendibek, Nafarroa Baiko Floren Lukiri kenduta. Zazpi urtez izan zuen aginte-makila UPNk, baina 2015eko udal hauteskundeen ondoren, EH Bilduko Oihaneder Indakoetxeari pasatu behar izan zion. Nahiz eta UPN lehen indarra izan, zinegotzi bat gutxiago zuen (6). EH Bilduk (4), berriz, hitzarmena lortu zuen, Geroa Bai (3), Barañainen Parte Hartuz (2) eta Izquierda-Ezkerra/Equorekin (2). Babes horrekin, UPNren eta PSNren oposizioari aurre egiteko moduan zen udal gobernua.[3]

2019an Oihaneder Indakoetxeak ez zuen kargua berretsi. Koalizio abertzaleko hautagaiak EH Bilduko bost ordezkarien, Geroa Baiko bien eta Podemosen babesa lortu zuen, zortzi boto guztira, 11ren gehiengoa lortzeko nahikoak ez zirenak. Nafarroa Sumak, hauteskundeetan zortzi zinegotzirekin boto gehien jaso zituen indarra, bere hautagaiari eman zion botoa; PSN, berriz, bost zinegotzirekin, bere buruari eman zion botoa. Alkate berria María Lecumberri izan zen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) BARAÑÁIN, T. B/S R.. (2015-06-13). «Elecciones Navarra 2015 - Oihaneder Indakoetxea (EH Bildu) toma posesión como alcaldesa de Barañáin» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  2. «Oihaneder Indakoetxea (Barañaingo alkatea): "Herriaren nortasuna indartu nahi dugu" - Iruñerria» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  3. Senar, Joxerra. «Aldaketaren aldeko erauntsia udaletan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  4. (Gaztelaniaz) Navarra.com. «María Lecumberri (Navarra Suma) arrebata a Bildu el poder en Barañáin, una de sus alcaldías más importantes» Navarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]