Oiz (mendia)
Itxura
- Artikulu hau Bizkaiko mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oiz (argipena)».
Oiz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Prominentzia | 710 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°13′43″N 2°35′24″W / 43.2287°N 2.59°W |
Mendikatea | Oizko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Mendizaletasuna | |
Mendikat | Mendikat |
Oiz mendia, Bizkaian, Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeen artean dagoen mendia da. Tontorra Munitibar udalerriaren lurretan dago. 1.026 metroko garaiera du.
Euskal sineskeren arabera, Mari jainkosak bertan du bizilekuetako bat. Tontorretik gertu 40 aerosorgailuk osaturiko parke eolikoa du[1], Bizkaiko handiena dena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tradizioz, Gernikako Batzarretarako deia Oiz menditik egiten zen, besteak beste, bost deiadar mendietakoa izanda.
- 1985eko otsailaren 19an hegazkin batek talka egin zuen mendiaren aurka, 148 hildako utziz.
Abiapuntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Garai herritik (3 ordu).
- Durango herritik (3.5 ordu).
- Bizkaiko begiratokitik (1.5 ordu).
- Trabakuako mendatetik (1.5 ordu).
- Ziortzako monasteriotik (2 ordu eta 10 minutu).
- Berriztik (2 ordu eta erdi)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |