Okinawa (uhartea)

Koordenatuak: 26°29′N 127°57′E / 26.48°N 127.95°E / 26.48; 127.95
Wikipedia, Entziklopedia askea
Okinawa uhartea» orritik birbideratua)
Okinawa (uhartea)
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Yonaha (en) Itzuli
Motauharte
Luzera106,6 km
Zabalera31,2 km
Azalera1.208,48 km²
Geografia
Map
Koordenatuak26°29′N 127°57′E / 26.48°N 127.95°E / 26.48; 127.95
UTC orduaUTC+09:00
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Okinawa
Ur-gorputzaOzeano Barea
Ekialdeko Txinako itsasoa
Leku geografikoaOkinawa Islands (en) Itzuli
Ryukyu uharteen kokapena Ekialdeko Txinako itsasoan

Okinawa (japonieraz: 沖縄本島 Okinawa-hontō?, okinaweraz: Uchinaa) Japoniako Ryukyu uhartediko uharterik handiena da. Okinawako prefekturaren hiriburua den Naha hiria bertan dago. Ryukyu herria bizi da Okinawan, japoniarrak ere bai.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okinawa uhartea Japoniaren hegoaldean dago Kyushu uhartetik 640 kilometrotara. Uharteak 1201.03 km² dituenez, Japoniako uharte handienetan bosgarrena da. Uhartearen hegoaldean koral arrezifeak daude eta iparraldean harri igneoak dira nagusi.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da ezagutzen noiz populatu zen Okinawa baina Txina, Japonia edo Australiatik etorritakoak izango zirela uste da. Hasieran ehiztari-biltzaileak izango ziren baina ondoren Jōmōn Aroko zeramika aurkitu da indusketetan.

Nekazaritza XII mendearen inguruan hasi zen, biztanleek kostaldeak utzi eta barruko muinoetan herriak eta gazteluak eraikitzen hasi zirenean. Gaztelu mota hauei gusuku esaten zaie eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen 2000 urtean "Gusuku aztarnategiak eta Ryukyuko Erresumako antzeko eremuak" multzoaren barnean.

1429an Shō Hashi erregeak Ryukuko hiru erresumak batu zituen eta bere egoitza Nahan ezarri zuen, Shuri gaztelua eraikitzean. Ming dinastiako txinatar enperadoreak 36 familia bidali zituen Nahara harreman komertzialak sendotzeko eta aurrerapen teknologiko handiak ekarri zituzten uhartera. XVII mendeaan Japoniaren zein Txinaren tributarioa zen Okinawa baina 1879an japoniarrek uharteak anexionatu zituzten.

Bigarren Mundu Gerran Okinawako gudua gertatu zen. 82 egun iraun zituen borrokak eta 95.000 soldadu japoniar eta 12.510 estatubatuar hil ziren. AEBk Japonia okupatu zutenean hainbat base militar ezarri zituzten bertan eta uhartearen gaineko kontrol zuzena 1972ko ekainaren 17rarte luzatu zen. Gaur egun oraindik 32 base militar amerikarrek bertan diraute.

2010an Richter eskalan 7.0 magnitudea hartu zuen lurrikarak jo zuen Okinawa.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteko hiri handienak honako hauek dira:

  1. Naha (Naafa) (hiriburua, 314.162 biztanle)
  2. Okinawa (Uchinaa) (128.421 bizt.)
  3. Uruma (Uruma) (114.087 bizt.)
  4. Urasoe (Urashii) (108.052 bizt.)
  5. Ginowan (Jinoon) (91.233 bizt.)

Baliteke Okinawa izatea munduko biztanleriarik zaharrena. Izan ere, Japoniako batez bestekoa baino bost aldiz okinawar gehiago bizi baitira 100 urtetik gora.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]