Shuri gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Shuri gaztelua
首里城
Naha Shuri Castle50s3s4500.jpg
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 26° 13′ 01″ N, 127° 43′ 10″ E / 26.217030555556°N,127.719475°E / 26.217030555556; 127.719475Koordenatuak: 26° 13′ 01″ N, 127° 43′ 10″ E / 26.217030555556°N,127.719475°E / 26.217030555556; 127.719475
Materiala(k) harria
Webgune ofiziala

Shuri gaztelua (首里城 Shuri-jō?) Japoniako Okinawa prefeturako hiriburua den Nahan dagoen gaztelua da. Ryuku Erresumako jauregi nagusia izan zen. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko Gusuku aztarnategiak eta Ryukyuko Erresumako antzeko eremuak multzoaren barnean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da ezagutzen eraikitze data baina Sanzan Aroan (1322-1429) izan zela badakigu. Litekeena da Gusuku aroan eraiki ziren gazteluen garaiklidea izatea. Shō Hashik Ryukuko hiru erresumak batu zituenean bertan ezarri zuen bere egoitza eta Sho dinastiak agindu zuen harik eta 1609an japoniarren inbasioa iritsi arte.

Bigarren Mundu Gerraren aurretik altxor nazional izendatu zen baina Okinawako gudan erabat suntsitua izan zen. 1945eko maiatzaren 25ean USS Mississipi gerrauntziak hiru egunez bonbakatu zuen eta maiatzaren 27an suak erre zuen.

1958an Shureimon atea berreraiki zen eta 1992an gaztelu guztia. 2000 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Elementu aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seiden[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin nagusia da eta Ryukuar estiloan egina dago bertako kareharria eta egurrarekin.

Tamaudun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shō dinastiaren mausoleoa da. 2.442m²-ko azalera dauka eta 18 errege daude bertan hilobiratuta, lehena Shō En (1476an) eta azkena Shō Tai (1920an). 1945ean Okinawako gudan mausoleoa oso kaltetua izan zen baina hilobiak ez.

Shureimon atea eta Sonohyan-utaki[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shureimon atea Shō Shin erregeak eraiki zuen 1519an. Erregeak errezatzeko erabiltzen zuen Sonohyan-utaki eraikinerako sarrera da.

Shikinaen lorategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1799an eraiki ziren, ez bakarrik erregeen aisialdirako, baita ere Txinatik zetozen bisitariak hartzeko. Lorategia bera japoniar lorategi tipikoa da baina etxea Ryukuar estilora eraikia da.

Kankaimon atea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1477-1500 inguruan eraikitako atea da. 1945ean erre egin zen baina 1974an berreraiki zuten.

"Nazioen arteko zubia" kanpaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

721 kilogramo dituen kanpai hau 1458an ezarri zen gazteluko eraikin nagusian. "Nazioen arteko zubia" izena du, bertan idatzita baitaude Japonia, Txina, Korea eta Asiako beste hainbat herrialderen izenak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shuri gaztelua Aldatu lotura Wikidatan