Gusuku aztarnategiak eta Ryukyuko Erresumako antzeko eremuak

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gusuku aztarnategiak eta Ryukyuko Erresumako antzeko eremuak1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Naha Shuri Castle16s5s3200.jpg

Shuri gaztelua

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii, vi
Erreferentzia 972
Kokalekua  Japonia
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Izen ematea 2000 (XXIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Gusuku aztarnategiak eta Ryukyuko Erresumako antzeko eremuak UNESCOk 2000 urtean Gizateriaren Ondare izendatu zuen bederatzi eremuren multzoa da, Okinawa prefeturan kokaturik daudena.

Ryūkyū Erresumako kulturaren adierazgarri direlako izendatu zen Gizateriaren Ondare. Bi utaki (eremu sakratu), Tamaudun mausoleoa, lorategi bat eta bost gusuku gazteluk osatzen dute multzoa. Gazteluen ondarrak baino ez dira gelditzen baina Nahako Shuri gaztelua berreraiki egin dute..

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII mendearen inguruan hasi zen Gusuku garaia, Aji buruzagiek bultzatuta herritarrak kostaldean bizitzetik barnealderago zeuden muinoetan herriak eta gazteluak eraikitzen hasi zirenean. Nekazaritza zabaldu zen orduan eta arroza, garia eta artatxikia erein ziren. Merkataritza ere handitu egin zen eta uharteen arteko harremanak nabarmen sendotu ziren. Sho dinastia nagusitu zen denborarekin.

1609an Japoniako Satsuma leinuak uharteak inbaditu zituen.

Elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gusuku aztarnategiak eta Ryukyuko Erresumako antzeko eremuak Aldatu lotura Wikidatan