Naha (Okinawa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Naha
 Japonia
Naha montage.jpg
Nahako ikuspegi ezberdinak
Flag of Naha, Okinawa.svgSymbol of Naha, Okinawa.svg
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Prefetura Okinawa
Alkatea Takeshi Onaga (翁長雄志, Onaga Takeshi)
Izen ofiziala 那覇
Geografia
Koordenatuak 26° 12′ 44″ N, 127° 40′ 44″ E / 26.212222222222°N,127.67888888889°E / 26.212222222222; 127.67888888889Koordenatuak: 26° 12′ 44″ N, 127° 40′ 44″ E / 26.212222222222°N,127.67888888889°E / 26.212222222222; 127.67888888889
Naha hemen kokatua: Japonia
Naha
Naha
Azalera 38,99 km²
Demografia
Biztanleria 320.551 biztanle (2014)
Dentsitatea 8.221,36 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1921eko maiatzaren 20a
Webgunea http://www.city.naha.okinawa.jp/

Naha (那覇市 japonieraz: Naha-shi?, okinaweraz: Naafa) Japoniako Okinawa prefeturako hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 320.551 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harri Aroan jadanik populatua izan zela ikusi da egin diren indusketetan. Jōmon Aroko aztarnategietan Txinako txanponak eta keramikazko tresnak aurkitu dira, honek erakusten du XI menderako Korea eta Txinarekiko merkatal harremanak bazituztela.

Ez da ezagutzen noiz antolatu ziren biztanleak eta kai hiri aktibo bihurtu baina XV mendean Ryuku Erresuma sortu zenerako hiri garrantzitsua zen eta Erdi Aroan erresumako hiriburua izan zen. Alde zaharra kostaldearekin lur zati mehe batek lotzen zuen Ukishima uhartean kokatu zen. Japoniar tenpluak ugaritu ziren eta Txinatarren bisita ofizialetarako enbajada ere sortu zen bertan.

1853an Matthew C. Perry komodoro estatubatuarrak bertan geldialdia egin zuen Tokiorako bidean. Meiji berrezarkuntzarekin Ryuku Errsumaren amaiera iritsi zen eta Naha Okinawa prefeturako hiriburu bihutu zen. 1899an Estatu Batuekin eta Erresuma Batuarekin harreman komertzialak izateko eskubidea lortu zuen Nahako kaiak.

Bigarren Mundu Gerrako Okinawako gudan kalte izugarriak izan zituen eta herri osoa berreraiki behar izan zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Txinako Itsasoan kokaturiko hiria da, Ryukyu uharteetako handiena den Okinawa uhartearen hegoaldean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Naha, 1971-2000)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 26.8 26.6 28.2 29.7 31.6 34.1 35.0 35.6 34.6 32.8 30.8 27.8 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 19.1 19.2 21.3 24.0 26.4 29.2 31.3 30.9 29.9 27.5 24.2 20.9 25.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 16.6 16.6 18.6 21.3 23.8 26.6 28.5 28.2 27.2 24.9 21.7 18.4 22.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 6.6 6.6 7.2 9.8 13.6 15.4 21.0 20.7 18.5 14.8 12.2 7.2 '
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 14.3 14.3 16.2 18.9 21.5 24.6 26.4 26.1 25.1 22.7 19.5 16.1 20.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 114.5 125.2 159.6 180.7 233.8 211.6 176.1 247.2 200.3 162.9 124.1 100.7 2036.9
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.9 12.1 13.7 12.0 13.0 11.7 10.4 13.6 12.5 9.5 9.8 9.6 140.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0
Eguzki orduak 95.3 84.6 108.9 134.1 149.5 182.2 243.6 223.6 196.6 168.1 120.9 113.6 1820.9
Hezetasuna (%) 69 71 74 78 80 84 79 80 77 73 71 68 75
Iturria: [1]

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahako hainbat eraikin Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk Gusuku aztarnategiak eta Ryukyuko Erresumako antzeko eremuak multzoaren parte baitira:

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Naha (Okinawa) Aldatu lotura Wikidatan