Olatz Arrieta
Itxura
- Artikulu hau Olatz Arrietari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrieta (argipena)».
Olatz Arrieta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1971 (52/53 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea (1989 - 1994) Artean graduatu : kazetaritza New Yorkeko Unibertsitatea (1997 - 1999) Arte-masterra : politika |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa frantsesa errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta korrespontsala |
Olatz Arrieta (Donostia, 1971) gipuzkoar kazetaria da.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1971an Donostian jaioa, Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campusean. 1997an New Yorkera joan zen eta Nazioarteko Politikan masterra ikasi zuen New Yorkeko Unibertsitatean.[2][3]
2000ko urtarriletik 2013ko urtarrilera Euskal Irrati Telebistaren eta Euskadi Irratiaren Ameriketako Estatu Batuetako berriemailea izan zen New Yorken. 2013ko martxoaz geroztik Euskal Irrati Telebistaren Europar Batasuneko berriemailea da Bruselan.
2018ko apirilean Eurobasque X. kazetaritza saria eman zioten 2017ko Trump, amesgaizto amerikarra izenburuko egile anitzeko liburuan idatzi zuen Europa, lehen ehun egunen ezinegona izenburudun artikuluagatik.[1][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Olatz Arrieta saritu dute, Aleka bildumako Trumpi buruzko liburuko artikuluarengatik» Berria 2018ko apirilaren 16a (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 16a).
- ↑ a b c «EuroBasque 2017 Kazetaritza saria, Olatz Arrietarentzat» Euskal Irrati Telebista 2018ko apirilaren 16a (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 16a).
- ↑ Elustondo, M.A.. «Elkarrizketa Olatz Arrietarekin» Argia (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 16a).