Olatz Peon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olatz Peon


Eusko Legebiltzarkidea

2023ko uztailaren 10a -
Maialen Gurrutxaga Uranga
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia

Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea

2023ko ekainaren 23a - 2023ko uztailaren 19a

Tolosako alkatea

2015eko ekainaren 13a - 2023ko ekainaren 17a
Ibai Iriarte San Vicente
Bizitza
JaiotzaTolosa1969ko azaroaren 21a (54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakgizarte-langilea eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Olatz Peon Ormazabal (Tolosa, Gipuzkoa, 1969ko azaroaren 21a) gipuzkoar gizarte langilea eta politikaria da, EAJko kidea. 2015etik 2023ra arte Tolosako alkatea izan zen. 2023tik aurrera eusko legebiltzarkidea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte Langintzan diplomatua da Euskal Herriko Unibertsitatean.[1] Donostiako Udalean lan egindakoa da.[2]

2003ko udal hauteskundeetan EAJren zerrendan aurkeztu zen, eta ordutik Tolosako Udaleko zinegotzia izan da. Jokin Bildarratz alkate zela, 2007-2011 legealdian Tolosako alkateorde, Obra, Zerbitzuak, auzoak eta landa auzoetako arduraduna izan zen, eta Tolosaldeako Mankomunitatearen presidente. 2011ko hauteskundeen ondoren Bilduk lortu zuen alkatetza, eta beraz legealdi horretan oposizioko zinegotzia izan zen.

2015eko udal hauteskundeetan EAJren zerrendaburua izan zen.[3] Alderdiak gehiengo osoa eskuratu zuen, eta Peonek alkate kargua hartu zuen.[4] Herriko bigarren emakume alkatea bilakatu zen, Mirentxu Etxeberriaren (1983-1987) ondoren. 2015-2019 legealdian Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren lehendakaria ere izan zen.[1]

2019ko udal hauteskundeetan berriz ere EAJren alkategaia izan zen.[5][6] Alderdiak zinegotzi bat galdu arren, alderdi bozkatuena izan zen eta Peonek alkatetza mantendu zuen PSE-EEko zinegotziaren botoari esker.[7][8]

EAJren Gipuzko Buru Batzarreko burukide izandakoa da, Kultura eta Euskara arloetako arduradun.[9][2]

2023ko udal hauteskundeetan ez zela EAJren alkategaia izango jakin zen 2022ko azaroan.[10] Aldiz, foru hauteskundeetan Oria barrutiko zerrendaburu gisa aurkeztu zen.[11][12][13] Foru hauteskundeen ondoren batzarkide gisa jardun zuen arren, 2023ko uztailean kargua utzi zuen eusko legebiltzarkide izateko, EAJren legebiltzar taldean gobernu-ardurak betetzeko egondako kargu-uzteen ondorioz.[14]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkonduta dago eta lau alaba ditu. Irakurtzea eta kirola egitea gustuko ditu, gehienbat mendian ibiltzea.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c EAJ-PNV. «Olatz Peon - Tolosako Alkatetzarako Hautagia - EAJ - PNV» Euzkadi Buru Batzarra (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  2. a b EAJ-PNV. «Tolosako EAJk aho batez hautatu du Olatz Peon alkatetzarako hautagai gisa» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  3. «Olatz Peon bere lantaldearekin ari da Tolosarako egitasmo berria prestatzen - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  4. «Olatz Peon, Tolosako alkate berria - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  5. EAJ-PNV. «Olatz Peon Ormazabal izango da 2019ko udal hauteskundeetarako EAJ-PNVren alkategaia Tolosan» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  6. «Olatz Peon izango da Tolosako EAJren alkategaia, bigarrenez - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  7. «Elkarlanari dei eginez, bigarrenez hartu du aginte makila Olatz Peonek - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  8. (Gaztelaniaz) «Olatz Peon, reelegida alcaldesa en un Pleno conciliador y con alusiones al trabajo en común» El Diario Vasco 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  9. «Olatz Peon Gipuzkoako EAJ alderdiko zuzendaritzan - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  10. «Xarles Iturbe izango da Tolosako EAJ-PNV alderdiko alkategaia udal hauteskundeetan - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  11. «Anton Elosegi eta Olatz Peon EAJren hautagai zerrendan - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-11-11).
  12. Press, Europa. (2022-10-25). «El GBB propone a Eider Mendoza como candidata del PNV a diputada general de Gipuzkoa» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  13. Batzarra, Gipuzko Buru. «Gipuzkoako EAJk aho batez aukeratu ditu Eider Mendoza Ahaldun Nagusirako eta Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako presidenterako.» Gipuzko Buru Batzarra (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  14. Batzar, Euzkadi Buru. «Josune Escota, Ainhoa Santisteban, Olatz Peon eta Markel Aranburu, EAJ-PNVren ordezkari berriak Eusko Legebiltzarrean» Eusko Legebiltzarra (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).