Olga Ladyzhenskaia
Olga Aleksandrovna Ladyzhenskaia (errusieraz: Óльга Алекса́ндровна Лады́женская; Kologriv, Kostroma oblasta, SESB, 1922ko martxoaren 7a - San Petersburgo, 2004ko urtarrilaren 12a) sobietar matematikaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olgaren aitak eragin handia izan zuen alabaren matematikazaletasunaren garapenean. Familiako gorabeherak zirela medio, Moskuko Unibertsitatean graduatu zen urte berean, 1947an, Leningradora —gaur egungo San Petersburgora— joan zen bizitzera, eta geroztik hantxe lan egin zuen. 1949an filosofian doktoratu zen Leningradoko Unibertsitatean, eta 1953an, berriz, matematika eta zientzia fisikoetan Moskuko Unibertsitatean.
1955az geroztik matematika-irakasle izan zen San Petersburgoko Unibertsitateko Fisika Fakultatean, eta 1961az geroztik fisika matematikoaren laborategiko buru Errusiako Zientzia Akademiaren Steklov Matematika Institutuak San Petersburgon zuen egoitzan. 1981ean Errusiako Zientzia Akademiako urgazle aukeratu zuten eta 1990ean kide oso. Ekuazio diferentzial partzialetan lan egin zuen, funtsezko ekarpenak eginez ekuazio eliptiko, paraboliko nahiz hiperbolikoen esparruetan. Besteak beste, Ladyzhenskayaren Isuri likatsu konprimiezinei buruzko teoria matematikoa lana eskura izan ohi dute hidrodinamika-teorian lan egiten duten aditu guztiek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.