Olga Ladyzhenskaya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olga Ladyzhenskaya
Ladyshenskaya.jpg
Bizitza
JaiotzaKologriv (en) Itzuli1922ko martxoaren 7a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
HeriotzaSan Petersburgo2004ko urtarrilaren 12a (81 urte)
Hobiratze lekuaCemetery in Komarovo (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMSU Faculty of Mechanics and Mathematics (en) Itzuli
San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaFisika eta Matematika zientzietan doktorea
Tesi zuzendariaIvan Petrovski
Sergei Sobolev (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Ludvig Faddeev (en) Itzuli
Vladimir Buslaev (en) Itzuli
Lev Vil'evich Kapitanskii (en) Itzuli
Victor Isaacovich Shubov (en) Itzuli
Varga K. Kalantarov (en) Itzuli
Anatolii Petrovich Oskolkov (en) Itzuli
Alexander L'vovich Treskunov (en) Itzuli
Fedor Vladimirovich Andreev (en) Itzuli
Aleksander Vasil'evich Ivanov (en) Itzuli
Valerii Yakovlevich Rivkind (en) Itzuli
Kirill Kapitonovicn Golovkin (en) Itzuli
L. Stupyalis (en) Itzuli
Marek Burnat (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Lan nabarmenakLadyzhenskaya's inequality (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Olga Alexandrovna Ladyzhenskaya (errusieraz: Óльга Алекса́ндровна Лады́женская; Kologriv, Kostroma oblasta, SESB, 1922ko martxoaren 7a - San Petersburgo, 2004ko urtarrilaren 12a) sobietar matematikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olgaren aitak eragin handia izan zuen alabaren matematikazaletasunaren garapenean. Familiako gorabeherak zirela medio, Moskuko Unibertsitatean graduatu zen urte berean, 1947an, Leningradora —gaur egungo San Petersburgora— joan zen bizitzera, eta geroztik hantxe lan egin zuen. 1949an filosofian doktoratu zen Leningradoko Unibertsitatean, eta 1953an, berriz, matematika eta zientzia fisikoetan Moskuko Unibertsitatean.

1955az geroztik matematika-irakasle izan zen San Petersburgoko Unibertsitateko Fisika Fakultatean, eta 1961az geroztik fisika matematikoaren laborategiko buru Errusiako Zientzia Akademiaren Steklov Matematika Institutuak San Petersburgon zuen egoitzan. 1981ean Errusiako Zientzia Akademiako urgazle aukeratu zuten eta 1990ean kide oso. Ekuazio diferentzial partzialetan lan egin zuen, funtsezko ekarpenak eginez ekuazio eliptiko, paraboliko nahiz hiperbolikoen esparruetan. Besteak beste, Ladyzhenskayaren Isuri likatsu konprimiezinei buruzko teoria matematikoa lana eskura izan ohi dute hidrodinamika-teorian lan egiten duten aditu guztiek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]