OpenBoard

Wikipedia, Entziklopedia askea
OpenBoard.png OpenBoard
OpenBoard 1.3.1.png
Jatorria
Sorrera-urtea 2013
Azken bertsioa 1.5.4
Ezaugarriak
Programazio-lengoaia C++
Irakur dezake Linux, Mac OS eta Microsoft Windows
Lizentzia GNU General Public License, version 3.0 or later (en) Itzuli
openboard.ch

OpenBoard arbel interaktiboa eskaintzen duensoftware librea da, doakoa eta kode irekikoa da, edozein proiektagailurekin eta gailu apuntatzailerekin bateragarria izateko sortua da.

Jatorriz Open-Sankoré softwarearen fork bat izan zen, sinpletasuna eta egonkortasuna bilatzea zen fork honen asmo nagusia.

OpenBoard hainbat hizkuntzatan dago eskuragarri, euskaraz ere badago[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OpenBoard Open-Sankoré 2,0 bertxioan oinarritutako proiektuaren fork edo zatitze bat da. Open-Sankoré bera jatorrian Lausanako Unibertsitatean (Suitza) garatutako Uniboard softwarean oinarritzen da. Softwarea 2003an hasi zen garatzen eta 2003ko urrian erabili zuten lehen aldiz Unibertsitateko irakasleek. Ondoren, proiektua Mnemis SA tokiko enpresa sortu berri bati transferitu zitzaion. Ondoren, proiektua Afrikako Hezkuntza Digitalerako Interes Publikoko Frantziako Elkarteari saldu zitzaion, eta erakunde honek softwarearen jabetza intelektuala erosi zuen kode irekiko proiektu bihurtzeko, GNU Lizentzia Publiko Orokor Murriztuaren pean (LGPL).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «OpenBoard - Librezale.eus» librezale.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]