Orhipean (jaialdia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otsagabia herria

Orhipean Otsagabiko herrian ospatzen den festa bat da. Festa honetan herri osoak 100 urte atzera egiten du eta lehengo janzkera eta bizimodua erakusten dute.[1]

Janzkera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neska txikiak soinekoak eta espartinak janzten dituzte eta ilean txirikordak eramaten dituzte.

Mutil txikiak eta gizonak, berriz, alkandora zuriarekin, galtzekin (motza edo luzea) grisak, beltzak edo marradunak, espartinekin eta txapelarekin janzten dira.

Emakumeek, hainbat koloretako gonak, alkandora beltza edo zuria, espartinak eta ilean gazteek txirikordak eta helduek zapiak eramaten dituzte.

Ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun osoan zehar lehen egiten zituzten hainbat ekintza daude herri osoan zehar:

1. Mata-txerri: txerria lehen bezala hiltzen dute eta txerriaren odolarekin eta tripekin odolkiak prestatzen dituzte.

2. Eskola: lehen erabiltzen zuten materialarekin antzerki bat prestatzen dute lehen klasea ematen zuten bezala.

3. Arropa garbitzaileak: lehen bezala arropa errekan garbitzen dute.

4. Jostunak: ardien ilearekin, ilea garbitzen dute, orrazten dute eta galtzerdiak egiten dituzte.

5. Babarrun lokarriak: babarrunak soka batean sartzen dituzte eta lehortzen uzten dituzte.

6. Dentista eta bizargina: lehengo dentista eta bizargina nola zen eta erabiltzen zuten materiala erakusten dute.

7. Borda: bordak nolakoak ziren, nola bizi ziren eta zer egiten zuten erakusten dute.

8. Trilla: zaldi bati palet bat jartzen diote, zaldiak zelaian bueltak ematen ditu eta jendea palet gainera igotzen da.

Hauek dira egun osoan zehar dauden hainbat ekintza, baina beste ekintza batzuk ere izaten dira: animaliak, zorrotzailea, xaboiak, etab.

Arratsaldean herriko plazan dantzariak dantzatzen dira eta gero musika talde bat egoten da.

"Berrus" abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrus Otsagabian Gabonetan abesten zen gabon kanta bat da[2][3]. Urte batzuetan Orhipean festan, nahiz gabonetan ospatu ez, abesti hau ere abesten dute. Lehen Otsagabian Gabonetan bakarrik abesten zuten abestia da. Eguberri gauean auzo bakoitzak talde bat egiten du eta talde bakoitza bere auzotik etxez etxe joaten da abesti hau abesten.

« Kristo sortzen duzu gaur, alegra giten guziok gaur.

Kristo sortzen duzu gaur, dantza giten guziok gaur.

Natibatate gabean, oilarrak kantatu zuenean

Amak semea maiterik zaukan bi beso sanduen artean.

(Berrus)

Verbum caro factum est, Maria Beti birgine

(Berrus)

Deus caro natus est, Maria birjinangandik.

Joxe txatarrak berotzen, Maria tximak edatzen

orduko kartan ari omen zren seme on baten troxatzen

seme on baten troxatzen eta Jesukristoren beztitzen.

(berrus)

Kristo xin da mundura, gure erreskatatzera,

disponigiten kristionak Jesusen adoratzera.

(Berrus)

Kontsideratu behar dugu bihotz guziareki

ze hotza pasatu zien Jesusek bere amareki.

(berrus)

Beleneko portalea, portale famatua,

zeren kristo baitago sotrik gure salbatzailea

gure salbatzailea eta munduko erredentorea.

(berrus)

Iru erregeak fan zren Belenko portaleala

Ama Birjina ikusi zien bere seme bularrean.

(berrus)

Orienteko erregeak, izarrak giaturik

Adoratu zute jesus jaungoikoa eta gizon ginik

(berrus)
Etxe kontan bai ardo, nik ez xakin zomana

Dugun dugun txorta bat xakiteko zomona

(berrus)

Etxe kontan laur ardi, laurek zortzi belarri

ez nin izan egundaino orain bezain egarri.

(berrus)

Natibitate gabean zerua idiki zien

etxe kontako etxe andrea kar sar baldei amen, amen.

»


Bezpera gaua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko eguneko gauean hasten da Orhipean festa.

Jende guztia lehen bezala jantzita herriko plazan biltzen da. Orduan herri osoan zehar ibilbide bat egiten da, leku desberdinetan gelditzen eta rondallarekin abesti batzuk abestuz.

Urte honetan (2018an) gau ezberdina egin zuten: herriko pertsona batzuk sorginez mozorratu ziren eta ibaitik antortxekin eta makilekin joan ziren. Musika jarri zuten eta sorginak kale desberdinetatik ateratzen hasi ziren eta ibaira jaitsi. Ibaitik atera eta kalejira bat egin zuten herriko udaletxeraino eta udaletxean testu bat irakurri zuten eta hori bukatzean, rondallarekin buelta hasi zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) religionennavarra. (2011-12-29). ««BERRUS»: OTSAGABIAKO GABON KANTA / VILLANCICO DE OCHAGAVIA» RELIGIÓN EN NAVARRA ERLIJIOA NAFARROAN (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  2. Santazilia, Ekaitz (2023). "Un Verrus del año 1869 en euskera salacenco". Cuadernos De Etnología Y Etnografía Navarra, (96), 121-147. https://doi.org/10.35462/CEEN96.6
  3. (Gaztelaniaz) Patxi Mendiburu. (2017-01-06). «desolvidar: El "Verrus", villancico de Ochagavía» desolvidar (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]