Borda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Borda bat Aratz mendian, Araiatik hurbil, Araba.
Borda bat Mendiben.

Bordak artzainek abereak edo belarra gordetzeko erabiltzen dituzten etxetxoak dira. Normalean mendietan edo basoetan daude, herriguneetatik urrun. Oro har, solairu batekoak dira eta altuera txikikoak dira. Eraikin hauek oso ohikoak dira Pirinio aldeko herrialdeetan.

Bada ordea, borda hitzaren beste aldaera bat. Azken hau baserri hitzaren sinonimo litzateke. Nafarroa Iparraldean Urumea, Malerreka edo Bidasoa ibarretan kasu. Adibideak asko daude baina hona bat: Goizuetako herri barruan "Benai" izeneko etxea dago eta "Benai-Borda" herritik at dagoen baserri izena dugu. Azken honek "Benai-bordako Borda" duelarik, lehen definizioak esaten duenerako.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]