Ortzadarra sutan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ortzadarra sutan eleberrian lau neska (irudian) eta lau mutilen bizipenak kontatzen dira, 18 urterekin, erabateko ilusioz eta, 15 urte geroago, ...

Ortzadarra sutan Fernando Morillo idazle azpeitiarraren eleberri bat da, 2002an argitaratutakoa eta 2000 urteko Igartza Saria irabazi zuena. Lagunak diren lau mutil (Alex, Haritz, Imanol eta Julen, Bronto ezizenez ere ezagutzen dutena) eta lau neskaren (Alazne, Mirari, Irene eta Arantxa) bizipenak , gorabeherak eta haien arteko harremanak kontatzen ditu, 1987 urtean, 18 urte inguru dituztelarik, eta 15 urte geroago, 2002 urtean, berriz ere guztiak elkartzen direnean. Une batetik bestera gaztetako idealismotik heldutasuneko desilusiora eta gordintasunera pasako dira, bizitza ikasbidea dela erakutsiz.

Pertsonaiak (2 lagun talde):[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Mutilak: Alex, Imanol, Julen eta Haritz

-Neskak: Alazne, Mirari, Irene eta Arantxa

1. Alex:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

· Su begirada, kaskamotza eta piraten bandera tatuatua besoan.

· Geldiezina eta oldartsua.

· Azkar nabarmentzen da besteen artean, taldeko liderra, eta badaki.

·Erdi Aroko eraikinak gustuko ditu, elizak bati-bat.

2. Imanol:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

· Ile kizkurdun luzea.

· Lotsatia.

· Alaznetaz maitemindua dago. Ikustean honek adarrak jartzen dizkiola, betiko agur esaten dio. Barruko inpotentzi hori berarekin akabatzen ari da.

3. Julen ( Bronto):[aldatu | aldatu iturburu kodea]

· Ibiltzerakoan lepoa zuzen-zuzen eramaten duelako, brontosauro bat ematen duela esaten diote, eta hori dela eta deitzen diote Bronto.

· Edanda errazago oldartzen da bestelakoetan ausartuko ez zena egiten: tamalgarria.

4. Haritz:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

· Armairu bat dirudi bizkar zabal horrekin; hala ere, ez da taldeko oldarkorrena.

· Sudur motza.

· Liburuak irakurtzea gustuko: denbora asko ematen du liburuekin. Paperetatik irteteak, ordea, iparrorratzik gabeko marinel bihurtzen du, hau da, teoria asko baina praktika gutxi.

5. Alazne:

· Ilargia bezalako aurpegi zurbil borobila.

· Ibilera delikatua.

· Panpina itxura duela aurpegiratzen diote askotan, geisha baten moldea izango balitz bezala.

· Imanol maite du, baina bizitza tentazioz betea dago, eta ez da erraza horiek alde batera uztea.

6. Mirari:

· Arropa koloretsuak janzten ditu: hippy itxura. Ile beltzarana eta begi marroiak.

· Maitasun libre, aske, idealizatuaren ideia dauka buruan.

· Ezinezkoa egiten zaio gustuko duen mutil batengana hurreratzea: nahi eta ezinaren irudi bakartia.

· Sarritan esaten diote kontuz ibiltzeko galderak egiterako garaian, nahigabe izanda ere, takateko mingarriak botatzen dituelako.

7. Irene:

· Ile luzea, gorrixka( su ilea). Bere ileaz oso harro dago. Batzuetan bi motots egiten ditu,pipi galtzerdi-luzeren antzera, gazteago emateko. Beste batzuetan ilea suelto eramaten du, arropa serioagoak jantziz, helduagoa emateko.

· Betidanik gustuko izan du aktore izatea.

8. Arantxa:

· Beso sendoak, kirolari aparta, txandala ohiko uniformea.

· Kirolaren ondorioz fisiko aparta lortu du.

· Mutilekin lehiatzen ohitua: horren ondorioz ironia puntu bat du bere hitzetan.

Eleberrian, neska eta mutilen arteko harremanen hasiera kontatzen dira.

LABURPENA:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alaznek Imanol du gustuko, eta azkenaldian berari jakinarazi nahian dabil. Hori dela eta, gau batean, Alaznek eta besteek, mutilen koadrilari segitzea erabakitzen dute, Alaznek Imanolekin hitz egin ahal izateko. Tamalez, gau hori ez da aproposena izango: mutilak putetxera joateko asmoa dute.

Gau horren ondoren, hoztu egiten da bien arteko harremana. Alexek, gauzak konpontzeko edo, neskei Donostiara egun batzuk pasatzeko gonbidatzen die: mutilak eta neskak bakarrik.

Bertan lortuko dute Alaznek eta Imanolek hasierako “feeling” hori berreskuratzea. Ez hori bakarrik; izan ere, antza denez, Imanolek ere Alazne maite du. Gauzak horrela, Donostian daudelarik, gau batean bakarrik gelditzea lortzen dute, eta batera oheratuko dira.

Baina hau ez da sortuko den bikote bakarra: Mirarik Alazneri aitortzen dio Alex gustuko duela. Eta hori gutxi balitz, Julenek Mirari du gustuko!

Gau batean, Julen eta Mirari batera bueltatzen dira etxera, baina mutilak musu bat besterik ez du lortzen. Neskari ez zaio Julen gustatzen, Alex baizik, eta azkenean lortuko du berarekin txortan egitea; baina Alexek lagun moduan jarraitu nahi duela aitortzen dio.

Donostiatik bueltatu eta hilabete gutxira:

Julenek Mirariri bueltatxo bat ematera gonbidatzen dio; honek ez daki zer egin: Alex edo Julen? Azkenean onartzen du gonbidapena, eta hondartzara joaten dira, gaua pasatzera. Bertan larrutan joko dute, eta egun hartatik aurrera, ateratzen hasiko dira, lagun taldetik aldenduz, biak batera bizitzera joango direlarik.

Bestalde, Imanol eta Alazne ere pozik bizi dira. Baina, Alazneri, azkenaldian, zerbait gertatzen zaio: Imanol maite du, bai, baina … barruko su batek Alexengana bideratzen du. Gauzak horrela, esperotako moduan, Alaznek eta Alexek txortan egingo dute, baina gauza ez da hor geratuko, izan ere, Alex droga bilakatuko da Alaznerentzat. Norbaitek ikusi egiten ditu, eta Imanoli abisatzen dio. Honek, hasiera batean, ez dio kasurik egiten, baina, ohartzen da gero eta egun gehiago direla Alaznek lanpetuta igarotzen dituenak, eta egun batean, bera segitzea erabakitzen du. Alazne eta Alex larrutan ikustean, beraiengana zuzendu, agur betiko esan, eta alde egiten du.

Egun hartatik aurrera Alaznek eta Alexek ez dute gehiago elkar ikusiko. Alazne saiatuko da Imanolekin bueltatzen, baina honek ezin du ahaztu ikusitakoa, eta, nahiz eta neska maitatzen duen, ezezkoa ematen dio. Inpotentzi horrek barrutik jango du Imanol.

15 urte geroago 8 lagunak,Astigarribiako ermitan biltzen dira. Han gertatuko denak bizitza ikusteko moldea aldatuko die.

15 URTE GEROAGO...[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gauzak zeharo aldatu dira azken 15 urteetan:

Arantxa, horren kirolari aparte zen neskatoa, bere buruaz horren seguru zegoen neskatoa … orain guztiz aldatua dago; asko gizendu da, lotsatia bihurtu da … jada ez da garai bateko neska gogor hura.

Bestalde, Julen eta Mirari, batera bizi dira, baina bien arteko bikote-harremana ez da oso ona: Mirarik ezin du ahurdun geratu eta errudun sentitzen da; gainera, Julen

Alexekin konparatzen jarraitzen du, eta horrek ez du gehiegi laguntzen. Garai bateko “txispa” hori jada ez da existitzen.

Nahiz eta Alaznek behien baino gehiagotan bueltatzeko eskatu, Imanolek ezin du ahaztu ikusitakoa, eta oraindik sufritzen jarraitzen du.

Eta azkenik, Alex. Alex errudun sentitzen da eta Imanolekin lagun-harreman hori berreskuratu nahi du; honek, ordea, ez dio kasurik egiten.

Hala ere, azkenean Alexek lortzen du Imanolekin kontaktuan jartzea, eta zera esaten dio, dela urte batzuk tumore bat detektatu ziotela garunean, eta tumore horri esker ulertu zuela bizitza motza dela, eta atope bizi behar dugula. Azken fabore bat eskatzen dio: aurretik egindako min guztia konpentsatu nahian edo, garai

batean izandako lagun-taldea berriro elkartu nahi du, barkamena eskatu eta opari bat egiteko.

Bilera Astigarribiako ermita batetan izango da, Alexek hautatua. Ermita hori oso kuriosoa da: barruan beste ermita bat du( Alexek beti izan ditu gustuko Erdi Aroko eraikinak).

Azkenean, lagunak elkartu egiten dira; Alexek tumorearen berri ematen die besteei, baita ere, honi esker ulertu duela bizitzaren garrantzia, eta joan aurretik, azken

opari bat egin nahi diela.

Bat-batean eztanda bat entzuten da eta ermita sutan hasten da. Denek lortzen dute ihes egitea; denek Alexek izan ezik, honek bertan geratzea erabakitzen du.

Sua itzaltzean zera ikusten da, barruko ermitari ez zaiola ezer gertatu. Honi esker lortzen dute ulertzea Alexen opariaren zentzua:

“ Gainazala maskara bat besterik ez da, eta azpikoak, barneak, tente iraungo du”

Honekin ulertuko dute besteek bizitza motza dela, eta ez duela merezi txorakeriengatik horrela jartzeak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.