Oskar Potiorek
Oskar Potiorek | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bad Bleiberg (en) , 1853ko azaroaren 20a |
Herrialdea | Austria |
Heriotza | Klagenfurt, 1933ko abenduaren 17a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Wiener Neustadt |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kriegsschule (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra eta politikaria |
Lantokia(k) | Sarajevo |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Infanteria |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Oskar Potiorek (1853ko azaroaren 20a - 1933ko abenduaren 17a) austriar-hungariar armadako ofiziala izan zen. 1911tik 1914ra Bosnia eta Herzegovinako gobernadore izan zen. Franz Ferdinand Austriakoa, artxidukea eta oinordekoa, eta bere emaztea, Sophie Hohenbergekoa, Sarajevon hil zituztenean, 1914ko ekainaren 28an, Gravrilo Princip-ek tirokatutako kotxe berean zegoen. Potiorekek ez zion gidariari jakinarazi norabide-aldaketa bat, eta, horren ondorioz, errege-kotxea okerreko norabidea hartu zuen. Buelta ematen saiatu ondoren gelditu eta Gavrilo Principen aurrean amaitu zuen.[1] Lehen Mundu Gerra hastean, Potiorekek austro-hungariar armadaren buru izan zen 1914ko Serbiako Kanpainan, porrot ikaragarrian amaitu zena. Handik gutxira, armadatik erretiratu zen. 1933an Klagenfurten hil zen.[2]
Ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Austria-Hungaria:[3]
- Leopoldoren Ordena Inperialaren Gurutze Handia
- Burdinazko Koroaren zalduna, 1. klasekoa
- Frantzisko Josef-ren Ordenako Gurutze Handia
- Hungariako San Esteban ordenako komandantea
- Alemaniar Inperioa:[3]
- Arrano Gorriko Zalduna, diamanteen 1. klasekoa.
- Prusiako koroako zalduna, 2. klasekoa izarrarekin.
- Saxoniako Erresuma: Albert Ordenaren zalduna, 2. klasekoa.
- Pertsiar Inperioa:[3]
- Lehoiaren eta Eguzkiaren Ordena, 1. klasea
- Espainiako Erresuma:[3]
- Elisabet Katolikoaren Ordenaren Gurutze Handia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Albertini, Luigi; Albertini, Luigi. (2005). Europeans relations from the congress of Berlin to the eve of the Sarajevo murder. (repr. argitaraldia) Enigma Books ISBN 978-1-929631-31-5. (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
- ↑ (Ingelesez) Schindler, John R.. (2002-04). «Disaster on the Drina: The Austro-Hungarian Army in Serbia, 1914» War in History 9 (2): 159–195. doi: . ISSN 0968-3445. (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
- ↑ a b c d «In der Österreichisch-Ungarischen Monarchie (1867–1914)» 1000 Jahre Nachbarschaft (Verlag der österreichischen Akademie der Wissenschaften): 267–346. 2023-02-02 ISBN 978-3-7001-9257-2. (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).