Sophie Chotek

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sophie Chotek, Hohenbergeko dukesa
Sophie Chotek, Hohenbergeko dukesa
Sophie Chotek
Datu pertsonalak
Izen osoa Sophie Maria Josephine Albina Gräfin Chotek von Chotkowa und Wognin
Jaio 1868ko martxoaren 1a
Stuttgart ()
Hil 1914ko ekainaren 28a
Sarajevo ()
Bikotekidea(k) Franz Ferdinand Austriakoa, Austriako oinordekoa

Sophie Maria Josephine Albina Gräfin Chotek von Chotkowa und Wognin, Hohenbergeko dukesa eta Chotkova eta Wognineko kondesa (Stuttgart, 1868ko martxoaren 1a-Sarajevo,1914ko ekainaren 28a) Austriako tronuaren oinordekoa zen Franz Ferdinand Austriakoaren emazte izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sophia eta Franz Ferdinand paseatzen XX. mende hasieran

Sophie Chotek 1868ko martxoaren 1ean jaio zen Stuttgarten, gaurko Alemanian, Bohemiako familia noble batean. Aita Bohuslaw Chotek, Chotkova eta Wognineko kondea izan zen eta ama, berriz, Wilhelmine Kinsky, Wchinitz eta Tettauko kondesa. Bikoteak heziketa zaindua eman zien bere seme-alabei. Sophie bikotearen laugarren alaba izan zen eta, ama hil zitzaienean, bera arduratu zen etxeaz eta bere senide txikien zainketaz. Gaztaroan, Austriako Federiko artxidukearen emaztea zen Isabelen konpainia dama izan zen.

1888an, senarra izango zuena ezagutu zuen dantzaldi batean, Pragan, eta bikoteak harreman sekretuari ekin zion. Franz Ferdinand familia bisitatzera etortzen zenean, Sophierekin egoteko aprobetxatzen zuen eta familiak Maria Kristina, Federiko artxidukearen alaba zaharrenari (Alfontso XIII.a Espainiakoaren ama) begia bota ote zion susmatzen zuen. Isabel artxidukesak harremanaren berri izan zuenean, Sophie lana uztera behartu eta gortetik egotzi zuen, garaiko gizartean eskandalua azaleratuz.

Frantzisko Josef I.a Austriakoak garbi esan zion Franz Ferdinandi ezingo zuela Sophierekin ezkondu, oinordekoa zenez, errege familia bateko emaztea hartu beharrean baitzen[1].

Sophiek ez zuen baldintza betetzen, baina senargaiak ez zela beste inorekin ezkonduko esan zuen.

Ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez ziren 1899ra arte ezkondu, Frantzisko Josef I.a Austriakoak ezkontza morganatiko honetarako amore eman zuenean, alegia, eta austria-hungariar inperioaren oinordetza ezingo zutela bere seme-alabek eskuratu izan zen baldintza. 1905ean, Hohenbergeko dukesa titulua eman zioten Sophieri eta Alteza bezala tratatuko zuten handik aurrera, beti ere, Austriako artxidukesa baino maila baxugoan. Hurrengo urteko uztailaren 1ean ezkonduko ziren eta ez enperadorea, ezta senargaiaren senideak ere, ez ziren ezteietara joango.

Hiru seme-alaba izan zituzten:

Hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubi honetan gertatu zuen erailketa
Bikotearen hiletak
Bikotearen hilobiak

1914an, Bosnia-Herzegovina austria-hungariar probintziako gobernadorea zen Oskar Potiorekek Sarajevon izango ziren maniobra militarrak ikustea gonbidatu zuen bikotea. Franz Ferdinandi ez zizaion gauza segurua iruditu hura, nazionalismo bosniarra sutan baitzebilen garai hartan, baina urtebetetzea zela-eta, bera eta sekula joaten ez zen emaztea ere, joateko prestatu ziren.

1914ko ekainaren 28an iritsi ziren Sarajevora. Auto irekia zen eta, bisita hasi bezain laster, granada batek egin zuen eztanda ondoko kotxean. Larritasunean, azkar baino azkarrago zuzendu ziren gertuen zegoen erietxera, baina handik gutxira, Gavrilo Princip Esku Beltzeko kide zen terrorista serbiobosniarrak tiroka egin zien eraso. Hauxe izango zen Lehen Mundu Gerra piztuko zuen txinparta.

Sophie eta bere senarra berehalakoan hil ziren. Hauek izan omen ziren Franz Ferdinanden azken hitzak:

« Sophie, ez zaitez hil; bizi zaitez, gure seme-alabegatik...[2]  »

Bikotearen gorpuak Schloss Artstetten gazteluko kriptan daude, bere omenez eraikitako museoan.

Franz Ferdinand eta Sophieren 3 seme-alabak aitaren lagun batekin hezi ziren, Jaroslaw von Thurn und Hohenstein printzearekin. Gerra bukatu zenean, haien jabetzak Txekoslovakia barruan geratu ziren eta galdu egin zituzten. Vienan egon ziren urte batzuk, Artstetten gazteluan. Anschlussa gertatu zenean, naziek 3 senideak atxilotu eta Dachauko kontzentrazio-esparrura bidali zituzten, han 7 urte luze egon zirelarik. Askatasuna lortu ondoren, ezkondu eta seme-alaba ugari dituzte, Sophie zenaren oinordeko[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sophie Chotek Aldatu lotura Wikidatan