Gavrilo Princip

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gavrilo Princip

Bizitza
JaiotzaObljaj (en) Itzuli1894ko uztailaren 13a (juliotar egutegia)
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
BizilekuaSarajevo
HeriotzaTheresienstadt Small Fortress (en) Itzuli1918ko apirilaren 28a (23 urte)
Hobiratze lekuaVidovdan Heroes chapel (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Familia
LeinuaQ31182974 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFirst Belgrade Gymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakserbiera
Jarduerak
Jarduerakiraultzailea
Lantokia(k)Sarajevo
KidetzaBosnia Gaztea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaSerbiako Eliza Ortodoxoa

IMDB: nm1532728 Find a Grave: 6758252 Edit the value on Wikidata

Gavrilo Princip (serbieraz: Гаврило Принцип, /ɡǎʋrilo prǐntsip/ ahoskatua; Obljaj, Bosnia-Herzegovina, Austria-Hungariako Inperioa, 1894ko uztailaren 25a - Terezín, Bohemia, Austria-Hungariako Inperioa, 1918ko apirilaren 28a) serbobosniar abertzalea izan zen, 1914ko ekainaren 28an, Sarajevon egindako atentatu batean, Franz Ferdinand Austriakoa eta haren emazte Sophie Chotek hil zituena.

Bosnia Gaztea (bosnieraz: Mlada Bosna; alfabeto zirilikoan: Млада Босна) taldeko kidea zen. Franz Ferdinanden hilketari erantzunez, Austria-Hungariako Inperioak Serbiaren aurkako gerra ekintzak hasi zituen, Lehen Mundu Gerraren eragile nagusietakoak izan zirenak. Princip Terezingo espetxean hil zen, tuberkulosiak jota.

Gavrilo Princip pertsonaia eztabaidatua da. Jugoslaviar zein serbiar historiografiaren iritziz, askatasunaren aldeko borrokaren heroia izan zen; bosniarren arabera, serbiar nazionalista eta, beste batzuen iritziz, historiako gerra odoltsuenetako bat eragin zuen terrorista[1][2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gavrilo Princip Aldatu lotura Wikidatan