Oxythyrea funesta
| Oxythyrea funesta | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Coleoptera |
| Familia | Cetoniidae |
| Generoa | Oxythyrea |
| Espeziea | Oxythyrea funesta Poda, 1761 |
Oxythyrea funesta edo Izerkariaren kakalardoa[1] Scarabaeidae familiako kakalardoa da. Europan, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean bizi da. Iberiar penintsulan loreetan aurkitzen den kakalardo ohikoenetakoa da eta izurria kontsideratzen da. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].
Azpiespezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi aldaera ditu kakalardo honek:
- Oxythyrea funesta var. consobrina (Villa)
- Oxythyrea funesta var. deleta (Mulsant)
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina txikiko kakalardoa da, 8-10 mm arteko luzera duena. Kakalardo beltza da eta puntu zuri ugari ditu gorputz guztian barreiaturik. Kobre koloreko distirak izaten ditu[3]. Ile zuri oso finez estalirik du gorputza[4]. Ile horiek polena harrapatzen dute eta lorearen polinizazioan laguntzen dute[1].
Beldarra zuria da eta animalia heldua baino handiagoa da, 30 mm hartzen ditu[4].
Habitata eta elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Loreak dauden tokian ikusten da, haietaz elikatzen baita. Ez du soilik nektarra jaten, bai eta loreen gainerako atalak eta kimuak ere[4], horregatik kopuru handitan agertzen denean izurri gisa kontsideraturik dago[3]. Beldarrek landareen sustraiak jaten dituzte.
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Intsektu helduak maiatza eta uztaila artean ikusten dira. Ondoren arrautzak jartzen dituzte beldarrak elikatuko diren landareetan. Beldarrak lurrean hibernatzen du eta udaberrian berriz aktibatzen da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kakalardoa loreaz elikatzen.
- Arra eta emea elkarrekin.
- Kakalardo heldua hatz batean, tamaina konparatzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Izerkariaren kakalardoa (Oxythyrea funesta) « Atariaren bloga. (kontsulta data: 2024-01-02).
- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (kontsulta data: 2023-09-09).
- 1 2 (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Oxythyrea funesta (Poda, 1761)» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2024-01-02).
- 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Escarabajo del sudario, Oxythyrea funesta (Coleoptera, Scarabaeidae)» El desinsectador y desratizador 2013-04-15 (kontsulta data: 2024-01-02).