Périgueux

Wikipedia, Entziklopedia askea
Périgueux
Frantziako udalerria
Perigueux Infobox Montage.jpg
Blason ville fr Périgueux (Dordogne).svg
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboaMetropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
DepartamenduaDordoina
Alkatea Michel Moyrand (en) Itzuli
Izen ofiziala Périgueux
Posta kodea 24000
Geografia
Koordenatuak 45° 11′ 03″ N, 0° 43′ 05″ E / 45.1842°N,0.7181°E / 45.1842; 0.7181Koordenatuak: 45° 11′ 03″ N, 0° 43′ 05″ E / 45.1842°N,0.7181°E / 45.1842; 0.7181
Périgueux OSM 01.png
Azalera 9.82 km²
Altuera 101 m
Mugakideak Champcevinel, Chancelade, Château-l'Évêque, Coulounieix-Chamiers, Marsac-sur-l'Isle, Sanilhac (en) Itzuli, Trélissac eta Boulazac Isle Manoire (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 29.966 (2017ko urtarrilaren 1a)
Red Arrow Down.svg−1.539 (2016)
alt_left 16.032 (%53.5)13.934 (%46.5) alt_right
Dentsitatea 3.051,53 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Amberg
perigueux.fr eta tourisme-perigueux.fr

Périgueux frantsesez edo Periguers okzitanieraz Frantziako hego-mendebaldean eta barrualdean dagoen hiria da, Dordoinako departamenduan eta Akitania Berriako eskualdean kokatutakoa. Departamenduko prefektura dauka eta 29.416 biztanle zituen 2007ean.

Isle ibaiak hiria zeharkatzen du eta Périgord blanc delakoaren erdigunea da.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saint-Fronteko katedrala, Pont des Barris zubitik ikusita.

Vesunna antzinako hiri erromatarraren gainean eraikitakoa da Périgueux, eta gaur egun haren ondar batzuek zutik diraute, ondare horren zati bat museo baten barruan ikusgai dagoelarik. Aipatzekoa da Arte eta Arkeologia museoa halaber.

Bestela, Saint-Fronteko katedral erromanikoa azpimarratzekoa da, eta estilo berekoa da Saint-Étienne eliza, hiriko lehendabiziko katedrala izandakoa.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestelako jaialdien artean nabarmena da "Festival Sinfonia en Périgord" izenekoa, 1990etik abuztuan antolatzen dutena eta musika barrokoari dedikatutakoa.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri aglomerazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an 64.441 biztanle zituen hiri-aglomerazioak, eta bederatzi udalerrik osatzen du Périgueux berarekin batera: Champcevinel, Chancelade, Coulounieix-Chamiers, Marsac-sur-l'Isle, Notre-Dame-de-Sanilhac, Trélissac, Bassillac eta Boulazac.

Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Périgueux-eko biztanleria
1896 1901 1911 1921 1931 1946 1954 1962 1975 1982 1990 1999 2006
31.313 31.976 33.548 33.144 33.988 40.865 40.785 38.529 35.120 32.916 30.280 30.152 29.558

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]