Pablo Altzola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pablo Altzola
Escudo heráldico de Bilbao.svg
Bilboko alkatea

1877 - 1879
Bizitza
Izen osoa Pablo Altzola Minondo, Pablo de Alzola y Minondo
Jaiotza Donostia1841eko ekainaren 27a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1912ko urriaren 25a (71 urte)
Hezkuntza
Heziketa Bergarako Errege Mintegia
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ingeniaria
Kidetza Bilboko Merkataritza Ganbera

Pablo Altzola Minondo (Donostia, Gipuzkoa, 1841ko ekainaren 27 - Bilbo, 1912ko urriaren 25) ingeniaria eta Bilboko alkatea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1861ean Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritza titulua lortu zuen Madrilen, eta berehala Malagan administrazio publikoan lan egiten hasi zen. Han eraiki zuen Guadalquivir ibaiaren zubi ospetsuenetakoa. 1869an Bilbora heldu zen. Uribitarten, kai berriak eraiki zituen, eta portuko kapitaina izendatu zuten. Gero, Pablo Altzolak zabalgune proiektuan parte hartu zuen. Proiektu hori Severino Atxukarro arkitektoak, eta Ernesto Hoffmeyer eta Pablo Altzola ingeniariek sinatu zuten. Hirugarren Karlistaldia bukatu eta gero gauzatu zen proiektua. Gainera, Altzola 1877an Bilboko alkate izendatu zuten, eta Bilboko Merkataritza Ganberako lehendakari ere izan zen.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El arte industrial en España. 1892. Berragitalpena: Canales y Puertos Colegio de Ingenieros de Caminos. Madril: 2000. ISBN: 9788438001615.
  • La cuestión del Ensanche de Bilbao. Migel Unamunorekin batera. Berragitalpena: Bidebarrieta Kulturgunea - Bilboko Udala, 2000. ISBN: 9788488714473.
  • Historia de las Obras Públicas en España. Berragitalpena: Canales y Puertos Colegio de Ingenieros de Caminos. Madril: 2005. ISBN:9788438002087.
  • El Problema Cubano. Argitaletxea: 1898. 259 or.
  • La política económica mundial y nuestra reforma arancelaria. Imprenta y Encuadernación de la Casa de Misericordia, Bilbo, (1906)
  • Monografía de los caminos y ferrocarriles de Vizcaya. Bilbo: Imprenta Provincial. 1898.
  • Régimen Económico-Administrativo, antiguo y moderno de Vizcaya y de Guipuzcoa. Imprenta y Encuadernación de la Casa de Misericordia. Bilbo. 1910.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.