Pablo Barrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pablo Barrera
alkate

Bizitza
Jaiotza Bilbo1899ko urtarrilaren 15a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1957ko azaroaren 8a (58 urte)
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Pablo Barrera Ozamiz (Bilbo, 1899ko urtarrilaren 15aibidem, 1957ko azaroaren 8a) Bilboko alkate izan zen 1934ko irailaren 9tik, 1935eko ekainaren 25era arte. Espainiako gobernuari aurka egiteagatik bere kargutik kendu zuten Ernesto Erkoreka Regil alkate izandakoaren ondorengoa izan zen.[1]

Bilboko Udala desegitean, Bizkaiko gobernadore zibilak udaleko alkatea eta zinegotziak berriztu zituen, behin-behineko batzorde bat osatuz, Pablo Barrera Ozamiz alkate aukeratu zutelarik. Alkate izandako aldi laburrean ez zuen proiektu askorik egiteko denborarik izan. Aitzitik, udala osatzen zuten zinegotziek (Alderdi Erradikal eta monarkikoak gehien bat) beste lehentasun batzuk izan zituzten hiria kudeatzerakoan.

Bere agintaldian Bilboko kale askori izena aldatu zitzaien. Esaterako 1933an Francesc Macià omentzeko kale baten izen bat ezartzea erabaki bazen ere, atzera bota zen erabaki hau eta Ejertzitoaren etorbide izena eman zitzaion. Horrez gain Plaza Biribilaren izena Espainiako Plazarenagatik aldatu zen. Hirian gaitzespen handia sortu zuen erabaki honek.

Bai alkatea eta bai zinegotziak Espainiako Gobernuak indarrez ezarriak izanagatik, eraso bat baino gehiago jasan izan zituzten hiriko biztanle batzuen aldetik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.