Pablo Muñoz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pablo Muñoz

Egin-eko zuzendaria

1992 - 1993
Bizitza
JaiotzaDonostia1941eko abenduaren 21a (82 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria

Pablo Muñoz Peña (Donostia, Gipuzkoa, 1941eko abenduaren 21a) kazetaria eta idazlea da, Diario de Noticias eta Noticias de Gipuzkoa egunkarien zuzendaria da. Horrez gain, Egineko zuzendaria izan zen. Jokin Muñoz euskal idazlearen osaba da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pablo Muñoz Politika eta Informazio Zientzietan lizentziatu zen Lovainako Unibertsitatean (Belgika) beka baten bidez fraide izanik. 1960ko hamarkadaren erdialdean sekularizatu zen.[1] Gizarte-gaien ataleko erredaktorea izan zen La Libre Bélgique egunkarian (1966-1967). Gero Egin egunkariaren hasierako proiektuan sartu zen, zuzentzaile, itxierako erredaktoreburu, zuzendari eta gehigarrien editore lanak eginez (1977-1993). Publizitate-sortzailea (1994-1999). Argitalpen-zuzendaria Noticias taldean eta zuzendaria Iruñeko Diario de Noticias egunkarian (1999-2014) erretiroa hartu arte.[2][3]

2006ko uztailaren 11ean Pablo Muñoz atxilotua izan zen, ustez ETAko finantzaketa sarearekin harremana izateagatik. Dena den, lau egun beranduago, uztailaren 15ean, libre utzi zuten 4.000 euroko fidantza ordaindu eta gero.[4] Muñozek Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenetan ukatu egin zuen estortsio sarearekin inolako loturarik zuenik. Auzia artxibatua izan zen.[5][1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulugilea da, zenbait hedabidetako kolaboratzailea eta idazlea ere bai. Liburu hauek idatzi ditu

Biografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]