Pakistango Armada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pakistango Armada
پاک فوج
Armarria
Sorrera 1947ko abuztuaren 14a
Estatua  Pakistan
Tamaina 550.000 pertsona
Egoitza nagusia Rawalpindi
Komandantea
Karguan Raheel Sharif jenerala
Ikurra
Erreklutamendu entseina

Pakistango Armada (urduz: پاک فوج‎‎ Pak Fauj; sigla: PA) Pakistan herrialdeko armada da. Pakistango erakunderik indartsuena da, izan ere, lehergailu nuklearrak ditu eta kanpo harremanak baldintzatzen dituzten militarrek. Gainera, herrialdea independente denetik bertako sistema demokratikoa hainbatetan jarri dute hankaz gora[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Independentzia lortu eta segituan, armada lehen gerran sartu zen, 1947an, Indiaren kontra. Gerora, inguruko beste lurraldeetan ere izan zituen hainbat gatazka: Txinarekin, paxtunekin Afganistango mugan, Bangladeshko Independentzia Gerra, balutx ekintzaileen zapalketa...[1]

1958ko estatu-kolpea eman ostean lehen aldiz jarri zen gobernu militarra Pakistanen. Iskander Mirza jeneralak parlamentua desegin, eta Feroz Khan Noon lehen ministroa kargutik kendu zuten. Hamahiru egun egon zen boterean Mirzari, Ayub Khanek bera kanporatu arte[1].

1970ean egin ziren lehen aldiz hauteskundeak baina 1977ko kolpearen ondoren, militarrak boterera iritsi ziren. Zulfikar Ali Bhutto lehen ministroa eta bere PPP Pakistango Alderdi Popularreko kideak atxilo hartu zituzten militarrek. Bestalde, Zia-ul-Haq jeneralaren agintaritzan (1977-1988), talde nazionalista eta erlijiosoak bultzatu zituzten[1].

Musharraf jeneralak ere estatu-kolpe bidez lortu zuen boterea 1999an. Nawaz Sharif lehen ministroa kartzelan sartu zuen. Ondorioz, Pakistanen kanpo harremanak asko aldatu ziren eta 2001eko irailaren 11ko erasoen ondoren, talibanen aurkako gerran Washingtonen lagun nagusia bihurtu zen[1].

Pakistanen ez zen ondo ikusi AEBekiko harremana estutzea, eta beste arrazoik bultzatuta ere, indarra galtzen joan zen Musharraf. Meskita Gorriko gatazkak, Auzitegi Goreneko presidentea kargutik kentzeak eta Sharif erbestetik itzultzeak Musharraf indar habe utzi zuten. Hauteskundeetan indarra galduta Londresen erbesteratu zen[1].

George Bushen inbasioa babestu arren, NATOk eta Afganistango Gobernuak Al-Kaida eta talibanen aldeko milizien aurka ia ezer egitea leporatu zioten. 2013an Pakistanera itzuli zen botere lortzeko helburuarekin baina ez zioten hauteskundeetan aurkezten utzi eta bere alderdiak emaitza kaskarrak eskuratu zituen[1].

Egun auzi ugari ditu epaitegian: 2007an larrialdi egoera ezarttzea, 60 epaile atxilotzeko agintzea eta Benazir Bhutto lehen ministro izandakoaren hilketan konspiratze[1] a.

Bere boterearen arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Egonkortasunaren zaindari moduan ikustea, indarkeria egon den lurralde batean. Ondoko herrialdeekin harreman txarrak, ekonomiaren gainbeherak, pobreziak, ustelkeriak eta herrialde barruko borrokek ez dute herrialdea egonkortzen uzten. Eta krisi politikoa dagoenean armada esku hartzen du[1].
  • Ondoko herrialdeekin gorroto-beldur harremana edukitzea[1].
  • Potentzia nuklearra izatea bonba nuklearra edukitzea[1].
  • Kanpo harremanetan giltzarri izatea, AEBekin eta Mendebaldeko potentziekin zubi lana egitea. AEBk harreman ona zuen Pakistango armadaren goi kargudunekin Gerra Hotzean hasieran. Sobietarrek Afganistan okupatzean harremana gehiago indartu zen baina Sobietar Batasuna desegitean harremana hoztu eta zigor ekonomikoak jarri zizkion Washingtonek bonba atomikoa egiteagatik. Baina George W. Bush AEBetako presidentearen terrorismoaren aurkako gerragatik berriro indartu ziren harremanak. Urtero milioika dolarreko diru laguntza jasotzen du AEBengandik[1].
  • Eragina politikan. Hiru estatu-kolpe eman eta erregimen militarra ezarri zuten Islamabaden hirutan. Halere, saioak eta saiakerak gehiago izan dira[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i j k l m Adrian Garcia, «Armadaren itzal luzea», Berria, 2014-12-17

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]