Rawalpindi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rawalpindi
راوَلپِنڈی
راوَلپِنڈی
hiria
Rawalpindi montage.PNG
Administrazioa
Herrialdea Pakistan
Province of Pakistan Punjab (Pakistan)
Division of PakistanRawalpindi Division
Jatorrizko izena راوَلپِنڈی
راوَلپِنڈی
Geografia
Koordenatuak 33° 36′ N, 73° 06′ E / 33.6°N,73.1°E / 33.6; 73.1Koordenatuak: 33° 36′ N, 73° 06′ E / 33.6°N,73.1°E / 33.6; 73.1
Azalera 5286 km²
Altuera 508 m
Demografia
Biztanleria 2.098.231 bizt. (2017)
Dentsitatea 396,94 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 051
Ordu eremua Pakistan Standard Time (en) Itzuli
rawalpindi.gov.pk

Rawalpindi[1] (punjaberaz: راولپݨڈى, urduz: راولپنڈى‎‎Rāwalpiṇḍī), arruntean Pindi (punjaberaz: پݨڈىPiṇḍi) deitua, Pakistango ipar-ekialdeko hiria da, Punjab probintzian, Himalaiako mendialdearen oinetan, Islamabad hiriaren hego-mendebalean, Indo ibaiaren mendebalean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Rawalpindi)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 17.0 19.5 24.2 29.9 35.4 39.5 35.8 33.7 33.6 30.9 25.0 19.3 28.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 9.8 12.5 17.3 22.6 27.6 32.0 30.3 28.6 27.6 22.7 16.2 11.3 21.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.7 5.5 10.4 15.3 19.9 24.5 24.8 23.6 21.6 14.5 7.5 3.3 14.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 58 56 68 44 38 37 237 236 92 23 16 36 941
Iturria: Climate-Data.org[2]


Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepide- eta burdinbide-gune garrantzitsua da. Merkataritza eta industria (petrolio- eta gas-findegiak, burdinbide-gaiak, kimika-industria, armagintza, tresneria elektrikoa, ehungintza, janari-industria) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Base militarra du. Aipagarriak dira hiritik hurbil dauden Taxila hiri zaharreko hondakinak. Unibertsitatea du; nazioarteko aireportua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan errenditu ziren sikhak Gujarateko guduaren ondoren, eta, hala, Ingalaterraren mende geratu zen, 1849an. Rawalpindin izenpetu zuten britainiarrek Afganistango independentziako hitzarmena. Pakistango hiriburua izan zen 1959tik 1969ra bitarteko urteetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. . Noiz kontsultatua: 2013-05-21.
  2. (Ingelesez) Climate-Data.org. Climate: Rawalpindi – Climate graph, Temperature graph, Climate table. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]