Pantxoa Karrere
| Pantxoa Karrere | |
|---|---|
(2011) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Azkaine, 1948 (77/78 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria |
| Kidetza | Pantxoa eta Peio |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Pantxoa Karrere, Carrère edo Carrere (Azkaine, Lapurdi, 1948) kantari lapurtarra da, Peio Ospitalekin batera, Pantxoa eta Peio musika taldeko partaidea.
1970eko hamarkadan hasi ziren euskal abertzaletasunari lotutako kantak kantatzen. Ipar Euskal Herrian ez ezik, Hego Euskal Herrian ere ezagun bihurtu ziren. Hori dela eta, beraien kanta asko euskal musikan klasiko eztabaidaezin bihurtu dira.
Hauek dira bikote horren kantarik ezagunenetariko batzuk: Lepoan hartu ta segi aurrera, Itziarren semea, Urtxintxak, Azken dantza, Bai euskarari, Batasuna, Greziako itsasontzia eta Egunsenti hura.
Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat 1972an
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria S.L. (ELKAR S.A.R.L.) 1972an sortu zen Baionan, helburu zehatz batekin: garai hartako euskal kultur egoeraren norabidea aldatzea. Euskarazko sorkuntza txikia zen artean, argitaratzeko zailtasunak handiak eta behar kulturala ere bai. Hutsune hori betetzeko sortu zuten argitaletxea.[1][2]
Sortzaileak Ipar Euskal Herriko hogei gazte izan ziren, bederatzi emakumezko eta hamaika gizonezko, Manex Pagola izan zen ideiaren bultzatzaile nagusia, Gexan Alfaroren laguntzarekin. Bazkide bakoitzak orduko mila libera jarri zituen, garai hartako hilabete bateko soldata. Elkar argitaletxearen sortzaileak hauek izan ziren 1972an:[3]
- Alfaro, Gexan
- Arbelbide, Martxelin
- Carrere, Pantxoa
- Erramuzpe, Patxika
- Etxeberri, Mixel
- Gayon, Bernard
- Iriart, Jean
- Hiriart, Maialen
- Idiart, Jakelin
- Idiart, Joana
- Ithurbide, Maialen
- Landart, Daniel
- Lapique, Christiane
- Lartzabal, Battitta
- Laskibar, Raymond
- Maitia, Jean-Louis
- Noblia, Argitxu
- Ospital, Peio
- Pagola, Manex
- Ruiz Ceberio, Arrosa
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ugarte Irizar, Itziar. (2022-10-23). «ELEFANTE BAT MALETAN» Berria (kontsulta data: 2023-04-10).
- ↑ Gipuzkoa Foru Aldundia. (2022). Elkar Taldea - Urrezko Domina 2022. Gipuzkoa - Youtube (kontsulta data: 2023-04-12).
- ↑ Kamio, Ariane. (2022-12-02). «Elkar taldea: Iraganak bezainbat etorkizun» www.naiz.eus (kontsulta data: 2023-04-10).